Search Results

Now showing 1 - 4 of 4
  • Item
    Ingurune aberastua: nerabezaroan alkoholarekin trataturiko C57BL6 saguen terapia eraginkorra?
    Rico Barrio, Irantzu; Peñasco Iglesias, Sara; Puente Bustinza, Nagore; Reguero Acebal, Leire; Egaña Huguet, Jon; Buceta Salazar, Ianire; Torres Maldonado, Paula; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Grandes Moreno, Pedro
    Gehiegizko alkohol-kontsumoa, batez ere nerabezaroan, egungo gizarteak kezkatzen duen arazo larrienetako bat da. Hainbat ikerketek etanolak eta sistema endokannabinoideak (SE) elkar eragiten dutela agerian utzi dute, azken honen funtzioa eraldatuz. Ingurune aberastuak (IAk) aldaketa molekular, anatomiko zein funtzionalak eragiten ditu garunaren garapen prozesuan. Gure xedea, nerabezaroan droga honen kontsumoaren ondorioz sorturiko eraginei aurre egiteko aberastutako inguruneak helduaroko saguen hipokanpoan duen rola aztertzea izango da.
  • Item
    Ingurune aberastuak nerabezaroan alkoholarekin trataturiko C57BL6J saguen iraupen luzeko CB 1 hartzailearen mendeko plastikotasuna berreskuratzen du. -Paradigma honen azpian ezkutatzen diren mekanismo zelularren bila-
    Rico Barrio, Irantzu; Peñasco Iglesias, Sara; Buceta Salazar, Ianire; Puente Bustinza, Nagore; Olea , Ane; Lekunberri Odriozola, Leire; Serrano Murgia, Maitane; Reguero Acebal, Leire; Egaña Huguet, Jon; Terradillos Irastorza, Itziar; Atxikallende Urkaregi, Svein; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Grandes Moreno, Pedro
    Gizartean duen prebalentzia-tasa altua dela eta, gehiegizko alkohol-kontsumoa, batez ere nerabezaroan, osasun arazo larria bilakatzen ari da. Alkohol kontsumoaren erregulazioan, endokannabinoide sistemak funtsezko eginkizun bat betetzen du. Izan ere, etanolaren gehiegizko kontsumoak CB1 hartzailearen mendeko iraupen luzeko plastikotasunaren galera eragiten du. Ingurune aberastuak (IAk) hainbat aldaketa mesedegarri eragiten ditu garunaren garapen prozesuan; garun lesio ezberdinen berreskurapenean duen parte-hartzea egiaztatuz. Gure xedea, nerabezaroan alkohol-kontsumoaren ondorioz sorturiko iraupen luzeko plastikotasun asalduren aurrean IAk duen potentzial-tasun terapeutikoa aztertzea da; baita onura posible horien azpian dauden mekanismo zelularrak ere.
  • Item
    Omega-3 gantz-azidoen propietate onuragarriak
    Serrano Murgia, Maitane; Lekunberri Odriozola, Leire; Soria Gómez, Edgar; Bonilla Del Rio, Itziar; Mimenza Saiz, Amaia; Egaña Huguet, Jon; Anaut Lusar, Ilazki; Terradillos Irastorza, Itziar; Atxikallende Urkaregi, Svein; Puente Bustinza, Nagore; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Rico Barrio, Irantzu; Grandes Moreno, Pedro
    Omega-3 gantz-azidoek hainbat onura eragiten dituzte, izan ere, neuronen nahiz sinapsien sorkuntzan parte hartu eta zelulen biziraupena bermatzen dute. Hortaz, gaztaroan garunaren garapena suspertzeko eta antsietatea murrizteko, nahiz zahartzaroan narriadura kognitiboa apaltzeko erabili dira. Efektu onuragarri horiek bideratzeko, neuromodulazioan parte hartzen duen endokannabinoide-sistema baliatzen dute. Azterlan honen helburua omega-3an aberastutako dietak helduaro goiztiarrean memorian nahiz antsietatean onurak eduki ditzakeen aztertzea da. Baita dieta horrek saguen hipokanpoko endokannabinoide-sisteman aldaketa molekularrak eragiten dituen ikertzea ere.
  • Item
    Nerabezaroko gehiegizko alkohol kontsumoaren kalte iraunkorrak C57BL/6J sagu eme helduetan
    Lekunberri Odriozola, Leire; Serrano Murgia, Maitane; Soria Gómez, Edgar; Bonilla Del Rio, Itziar; Anaut Lusar, Ilazki; Mimenza Saiz, Amaia; Atxikallende Urkaregi, Svein; Egaña Huguet, Jon; Ramos Uriarte, Almudena; Terradillos Irastorza, Itziar; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Puente Bustinza, Nagore; Rico Barrio, Irantzu; Grandes Moreno, Pedro
    Betekadan oinarritutako alkohol kontsumoa da gehien ematen dena nerabeen artean. Kontsumo mota honek epe motzeko zein luzeko kalteak dakartza, nerabezaroan garunak garapen prozesu konplexua pairatzen baitu. Ondorioz, epe luzeko narriadura kognitiboa, CB1 hartzaile zelularraren galera eta honen menpeko epe luzeko plastikotasunaren asaldura ematen dira ar helduetan egindako ikerketen arabera. Ikerketa batzuen arabera emakumeak zaurgarriagoak diren arren alkoholaren kalteen aurrean, oraindik argitzeke dago epe luzera zehazki zein ondorio dituen nerabezaroko gehiegizko alkohol kontsumoak.