Search Results

Now showing 1 - 10 of 29
  • Item
    Korreferentzia-ebazpena euskaraz idatzitako testuetan
    Soraluze Irureta, Ander; Arregi Uriarte, Olatz; Arregi Iparragirre, Xabier; Diaz de Ilarraza Sanchez, Arantza
    Artikulu honetan euskarazko korreferentziak ebazteko sistema baten garapena azaltzen da.Leheniketa behin, azterketa linguistiko batean oinarritutako aipamen-detektatzaile automatikoa aurkezten dugu.Sistema hori erregelatan oinarritutakoa da, eta egoera finituko teknologia erabiliz inplementatu da.Behin testuko aipamenak detektatuta, beraien artean gertatzen diren korreferentzia-erlazioak ebaztendituen sistema ere garatu dugu. Horretarako, ingeleserako diseinatu den sistema eraginkor bat oinarritzathartu, eta euskararen ezaugarrietara egokitu da. Egokitze-lan hori deskribatzen da artikuluaren bigarren partean.
  • Item
    Euskarazko ezeztapenaren tratamendu automatikorako azterketa
    Altuna Diaz, Begoña; Aranzabe Urruzola, Maxux; Diaz de Ilarraza Sanchez, Arantza
    Hizkuntzaren Prozesamenduak testuetako informazioaren erauzketa eta analisia du helburu. Lan honetaneuskarazko ezeztapenaren analisia eta etiketatzea aurkezten ditugu, denbora-informazioaren prozesamen-duan osagarri gisa, ezeztapenak gertaeren faktualitatearen ebazpena eta gertaera horietako entitateenparte-hartzea baldintzatzen baititu. Gaiaren inguruko lanak aztertu ditugu, euskaraz ezeztapena nolagauzatzen den aztertu dugu eta euskarazko ezeztapen-informazioa kodetzeko eskema moldatu dugu.Kodetzearen inguruan hartutako erabakiak ebaluatzeko eta ikasketa-automatikoan baliatuko duguncorpusa sortzeko, eskuzko etiketatze-esperimentu bat egin dugu. Esperimentuaren emaitzetan oinarritu-ta, errore-analisi bat egin dugu bai atazaren zailtasuna ebaluatzeko, bai etiketatze-gidalerroak hobetzeko.
  • Item
    Aditza+izena konbinazioen itzulpen automatikoa, arau linguistikoen bidez
    Iñurrieta Urmeneta, Uxoa; Aduriz Agirre, Itziar; Diaz de Ilarraza Sanchez, Arantza; Labaka Intxauspe, Gorka; Sarasola Gabiola, Kepa
    Lan honek aditza+izena motako Unitate Fraseologikoak (UF) eta itzulpen automatikoa ditu aztergai.Gaztelaniazko UF sorta bat eta haien euskarazko ordainak aztertu ondoren, azterketa horretatik atera-tako informazio linguistikoa Matxin itzultzaile automatikoaren sisteman sartu dugu, itzulpen-kalitateanzer eragin duen ikusteko.Bai metrika automatikoek eta bai eskuzko ebaluazioak argi erakutsi duteinformazio linguistikoak sistemaren emaitzak hobetzen dituela.
  • Item
    EusTimeBank-TL corpusa: denbora-informaziodun testuetatik denbora-lerroetara
    Altuna Diaz, Begoña; Aranzabe Urruzola, Maxux; Diaz de Ilarraza Sanchez, Arantza
    Ikerketa-lan honen helburua da denbora-informazioa etiketatuta duen EusTimeBank corpusa oinarri hartuta,denbora-lerroak eskuz etiketatuta dituen EusTimeBank-TL corpusa sortzea. KroniXa bezalako tresnek automati-koki sortzen dituzte denbora-lerroak eta horiek ebaluatzeko sortu da corpus hori. Lan honetan corpusa eraikitzekoegindako urratsen berri ematen da. Urrats horiek dira gertaerak kronologiako uneetan kokatzeko jarraitu beharrekoirizpideak zein diren azaltzea, irizpide horiei jarraituz bi etiketatzailek egindako lana alderatzea eta ebaluatzea,eta, behin hori guztia eztabaidatuta, urre-patroia osatzea eta zein erabilera duen azaltzea.
  • Item
    Unibertsitateko ikasleen laburpen-gaitasunaren azterketa eta testuaren egitura hierarkikoan oinarrituriko atzeraelikadura automatikoa
    Atutxa Barrenetxea, Unai; Diaz de Ilarraza Sanchez, Arantza; Iruskieta Quintian, Mikel; Ansa Osteriz, Olatz
    Lan honetan etorkizunean irakasle izango diren unibertsitateko ikasleen laburpen-gaitasuna garatzeko burutu den tailerra aurkezten da. Tailerrean, laburpenak eskatzen duen prozesua landu da modu esplizitu eta kontzientean, eta laburpen-gaitasunak biltzen dituen trebetasunak azaldu eta zehaztu zaizkie ikasleei. Horrek ikaslearen prozesu metakognitiboaren hobekuntza ekarri du, ikasleen laburpen-gaitasuna garatuz. Gainera, ideien hierarkia ebaluatzeko atzeraelikadura automatikoa eman zaie ikasleei, eta ikusi da ikaslearen ikasketa-prozesuari onura dakarkiola.
  • Item
    MultiMeteok euskaraz ere badaki
    (ELHUYAR) Diaz de Ilarraza Sanchez, Arantza; Loinaz Beristain, Miel; Mayor Martinez, Aingeru; Sarasola Gabiola, Kepa; Chevrerau , Karine; Coch , Jose
  • Item
    Hizking21: gaitasun linguistikoak dituzten sistemetan hizkuntza baliabide eta tresnak barneratzen
    (EUSKALINGUA) Diaz de Ilarraza Sanchez, Arantza; Hernaez Rioja, Inma; Madariaga Longarai, Joseba Imanol; Navas Cordon, Eva; Saiz Elizondo, Rafael; Mendoza , Nora
  • Item
    Euskarazko anafora pronominala: ikuspuntu konputazionala eta corpus baten garapena
    (GOGOA) Aduriz Agirre, Itziar; Diaz de Ilarraza Sanchez, Arantza; Zeberio Berger, Klara
  • Item
    Itzulpen automatikoa: aukerak, arazoak eta erronkak
    (BAT) Alegria Loinaz, Iñaki; Diaz de Ilarraza Sanchez, Arantza; Lersundi Ayestaran, Mikel; Sarasola Gabiola, Kepa; Labaka Intxauspe, Gorka
  • Item
    Hizkuntzaren tratamendu automatikoa euskararen irakaskuntzan
    (BAT) Arrieta Kortajarrena, Bertol; Diaz de Ilarraza Sanchez, Arantza; Maritxalar Anglada, Montse; Uria Garin, Larraitz; Oronoz Antxordoki, Maite; Aldabe Arregi, Itziar; Niebla Toledano, Ianire