3 results
Search Results
Now showing 1 - 3 of 3
Item Pirinioetako altuera handiko lakuetako sedimentuak, inguruko kutsadura metalikoaren adierazleRodriguez Iruretagoiena, Azibar; Gredilla Altonaga, Ainara; Fernandez Ortiz de Vallejuelo, Silvia; Arana Momoitio, Gorka; Madariaga Mota, Juan Manuel; Auguet , Jean-Christophe; Gonzalez Gonzalez, Aridane; Camarero Galindo, Lluis; De Diego Rodriguez, AlbertoPirinioetako altuerako aintzirak oso ekosistema aproposak dira kutsadura kimikoaren ondorioz gerta daitezkeen aldaketak aztertzeko eta kuantifikatzen saiatzeko. Helburu horrekin sedimentuzko zutabeak bildu genituen 2013ko udan Pirinioetako altuerako 18 aintziretan eta 24 metalen kontzentrazioak neurtu ziren zutabe guztietan, geruzetan banatu ondoren. Lortutako emaitzen tratamendu estatistikoa (korrelazio-analisia) eta kimiometrikoa (Osagai Nagusien Analisia) egin genuen. Gainazaleko sedimentuetan aintzirak 5 talde desberdinetan banatzen ziren metal kontzentrazioen antzekotasunak kontutan izanda. Zn-Cd, Pb-Sb eta Ni-Co elementuen arteko korrelazio esanguratsuak (%95eko konfiantza-mailan) adierazi ziren. Estelat eta Romero de Dalt aintziretan lortutako sedimentuzko zutabe sakonak erabili ziren inguru horietako kutsadura historikoa eta ekarpen antropogenikoa aztertzeko.Item X Izpien Mikrofluoreszentzia tresna gisa mikroplastikoetan dauden sugar-atzeratzaileen migrazioa monitorizatzeko: akrilonitrilo butadieno estireno eta deka-209-aren kasuaFraga Lopez, Egoitz; Gredilla Altonaga, Ainara; Gomez Laserna, Olivia; De Diego Rodriguez, AlbertoMikroplastikoak (MP) ingurumenerako gai arriskutsutzat hartzen dira dauzkaten gehigarriak askatzeko eta bestelako kutsatzaileak garraiatzeko eta kontzentratzeko gai direlako. Sugar-atzeratzaile polibromatuak (BFR) plastikoetan asko erabiltzen diren gehigarriak dira eta ikerketek erakusten dute behin ekosistemetara isurtzen direnean efektu toxiko nabarmenak dituztela. Lan honetan akrilonitrilo butadieno estirenozko (ABS) MP-tan dagoen Deka-209-aren migrazioan gazitasunak eta erradiazio ultramoreak duten eragina aztertzen da ur-sistema natural bat simulatuz, X izpien mikrofluoreszentzia (μ-XRF) analisi-teknika gisa erabiliz. Horrela, gazitasun baxua eta UM erradiazioaren presentziak BFRaren migrazioa errazten dutela frogatu da.Item Sendatu ote da gure itsasadarra?(ELHUYAR) Gredilla Altonaga, Ainara; Fernandez Ortiz de Vallejuelo, Silvia; De Diego Rodriguez, Alberto; Arana Momoitio, Gorka; Madariaga Mota, Juan Manuel; Rodriguez Iruretagoiena, Azibar