Search Results

Now showing 1 - 1 of 1
  • Item
    Onddo harizpitsuen garapenaren erregulazioan parte hartzen duten transkripzio faktoreen dinamika zelularra
    Otamendi Elizalde, Ainara; Perez de Nanclares Arregi, Elixabet; Oiartzabal Arano, Elixabet; Cortese , Marc S.; Espeso Fernandez, Eduardo Antonio; Etxebeste Juarez, Oier
    Hainbat zelula mota hazkuntza polarizatuaren bidez hazten dira, besteak beste neurona, polen-hodi eta harizpi itxurako onddoen hifak. Zelula horiek noranzko bakar batean asimetrikoki hazten dira, luzatzen ari diren hodien itxuraz. Zelulen hazkuntza gunea kanpo inguruarekin kontaktu zuzenean dago, eta estimulu bat jasotzean informazio hori nukleora iritsi eta beharrezko erantzuna emateko transdukzio mekanismo konplexuak garatu behar izan dituzte zelula mota horiek. Izan ere, polarizazioaren ondorioz, zelula hazi ahala hazkuntza gunea eta nukleoen arteko distantziak areagotzen doaz. Ondorengo lerroetan, harizpi itxurako Aspergillus nidulans onddoan era honetako transdukzio lanetan diharduen FlbB transkripzio faktorearen dinamika aztertuko da, espora asexualen ekoizpena erregulatzen duena.