Search Results

Now showing 1 - 1 of 1
  • Item
    Alterazio kromosomikoak dituzten espermatozoideak identifikatzeko biomarkatzaileen hautaketa
    Odriozola Larrañaga, Ainize; Urizar Arenaza, Itziar; Navarro Santos, Beatriz; Calzado Lopez, Irune; Zabala Goikoetxea, Malen; Subiran Ciudad, Nerea
    Hornidura genetiko normala (kariotipo normala) duten gizonezko antzuek alterazio kromosomikoak izan ditzakete espermatozoideetan. Alterazio kromosomiko ohikoenak aneuploidiak dira, eta hauek FISH azterketaren bidez hautematen dira, baina analisi honek lagina suntsitzea dakar. Gainera, diagnostikoaren ondoren, ez dago tratamendu eraginkorrik, eta gizonari eta bikoteari eskaintzen zaien proposamen nagusia gameto maskulinoa semen emaile batekin ordeztea da. Ikerketa honek proteomika teknikak erabiliz aneuploidiak dituzten espermatozoideak identifikatzeko erreminta berriak sortzea du helburu.