4 results
Search Results
Now showing 1 - 4 of 4
Item Nutrizio irakasgaiaren eragina Erizaintzako ikasleen elikadura-lehentasun eta -ezinikusietanAyesta Landaluce, Irati; Caballero Sánchez, Silvia; Fernández Alonso, Julia; Lamas Mendoza, Maria del Mar; San Juan Escudero, Ainara; Gravina Alfonso, LeyreIkasleek elikadura txarra jarraitzen dutela erakutsi dute unibertsitatean egindako ikerketek, baita Osasun Zientzien arloko ikasleen kasuan. Karreran zehar, dieta osasungarria jarraitzeko ezagutzak eskuratzen dituzte. Hala ere, oraindik ez dakigu nutrizio ikasketek elikadura-zaletasunak/-gustuak aldatzen dituzten ala ez. Azterlan honen helburua Erizaintzako lehen mailako ikasleen elikagai-lehentasunetan eta abertsioetan Nutrizio irakaskuntzaren eragina ebaluatzea izan zen. Ikasturte hasieran ikasleek haragia, gozoak eta arrainak kontsumitzea hobetsi zuten. Lehen lauhilekoaren ondoren, haragi kontsumoaren lehentasunak % 11,6 egin zuen behera, gozokienak % 9,7 eta aperitiboenak % 8,6. Aldiz, arrautzen kontsumo lehentasunak % 1,2 egin zuen gora, eta zerealen kontsumoak % 16,5. Ondoriozta dezakegu lehen lauhilekoaren amaieran ikasleek elikadura-lehentasunak aldatu zituztela, osasungarriagoak izan baitziren Nutrizio irakasgaia jaso ondoren.Item Erizaintzako ikasleen heziketaren eragina elikadura-sinesmen eta elikadura-aukeraketanSan Juan Escudero, Ainara; Lamas Mendoza, Maria del Mar; Fernández Alonso, Julia; Caballero Sánchez, Silvia; Ayesta Landaluce, Irati; Gravina Alfonso, LeyreEuskal Herriko Unibertsitateko (EHU) erizaintzako lehen mailako ikasleek elikadura ikasgaia jaso ondoren elikadura sinesmenetan eta hautaketetan izandako aldaketak aztertzen dira ikerketa honetan. Parte-hartzaileek lauhileko batean 3 aldiz bete zuten Internet bidez hurrengo atalak biltzen zituen galdetegi bat: datu antropometrikoak; sinesmen arrazional eta irrazionalak; eta elikadura plater osasungarrien aukeraketa. Nahiz eta ikasleek sinesmen arrazionalen maila altua erakutsi zuten, sinesmen irrazionalen eta plateren hautaketa ez osasungarrien artean lotura handia nabarmendu zen. Nutrizio-ikasgaia jasotzeak sinesmen irrazionalen zuzenketa ahalbidetu zuen, elikadura aukera osasungarriak hobetuz.Item Bilbo Handiko haur eta nerabeen perfil obesogenikoa, elikadura-ohiturak eta dieta mediterraneoa- rekiko atxikiduraCaballero Sánchez, Silvia; Hoyos Cillero, ItziarAzken hamarkada honetan gainpisua edo obesitatea duten haur eta nerabeen prebalentzia-datuek nabarmen egin dute gora mundu mailan, baita Espainian ere. Elikadura-ohitura osasungarriek zein eredu dietetiko mediterraneoak funtsezko papera betetzen dute osasuna mantentzeko edo sustatzeko orduan. Hala ere, dieta mediterraneoarekiko atxikidura gero eta okerragoa da, gainpisua edo obesitatea izateko arriskua areagotu eta etorkizun hurbilean arazoak izateko probabilitatea handitzen da. Beraz, lan honetako helburua haur eta nerabeen profil obesogenikoari, elikadura ohiturei eta dieta mediterraneoarekiko atxikidurari buruzko ezagutza areagotzea da.Item Photovoice tresna elikadura-ingurunearen azterketa kualitatiborako(EKAIA) San Juan Escudero, Ainara; Fernandez Aedo, Irrintzi; Jauregi Aurrekoetxea, Amets; Ayesta Landaluce, Irati; Caballero Sánchez, Silvia; Fernández Alonso, Julia; Gravina Alfonso, Leyre