1 results
Search Results
Now showing 1 - 1 of 1
Item Endokannabinoideak eta zerebeloaren garapenaBuceta Salazar, Ianire; Rico Barrio, Irantzu; Egaña Huguet, Jon; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Grandes Moreno, Pedro; Elezgarai Gabantxo, IzaskunEndokannabinoide-sistemak (EKS), helduan, neurotransmisoreen askatzea doitzeaz gain, garapeneko prozesuetan parte hartzen duela baieztatu dute azken urteotako ikerketek. Enbrioi eta baita animalia helduetan ere EKS zerebeloan dela jakina da. Karraskarien zerebeloaren garapena enbrioi aroan hasten bada ere, jaio ondorengo 3 asteetara arte ez da bukatzen. Horretaz baliatu gara EKSak garapeneko prozesuetan parte hartzen duen aztertzeko mikroskopio elektronikoaren bitartez. EKSko osagai desberdinek, helduarekin alderatuz, kokapen berezitua aurkezten dutela ikusi dugu; helduan eta garapenean duten funtzio desberdinaren adierazle. Bestalde, CB1 kannabinoideen hartzailearen gabeziak izan dezakeen eragina ezagutu nahi izan genuen. Horretarako, funtzio aldetik desberdinak diren eta erasoen aurrean sentsibilitate desberdina erakusten duten zerebeloaren bi eskualdetan, ultraegiturari mailako zenbait parametro neurtu genituen aldaketa nabarmenak aurkituz.