2 results
Search Results
Now showing 1 - 2 of 2
Item Ingurune aberastua: nerabezaroan alkoholarekin trataturiko C57BL6 saguen terapia eraginkorra?Rico Barrio, Irantzu; Peñasco Iglesias, Sara; Puente Bustinza, Nagore; Reguero Acebal, Leire; Egaña Huguet, Jon; Buceta Salazar, Ianire; Torres Maldonado, Paula; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Grandes Moreno, PedroGehiegizko alkohol-kontsumoa, batez ere nerabezaroan, egungo gizarteak kezkatzen duen arazo larrienetako bat da. Hainbat ikerketek etanolak eta sistema endokannabinoideak (SE) elkar eragiten dutela agerian utzi dute, azken honen funtzioa eraldatuz. Ingurune aberastuak (IAk) aldaketa molekular, anatomiko zein funtzionalak eragiten ditu garunaren garapen prozesuan. Gure xedea, nerabezaroan droga honen kontsumoaren ondorioz sorturiko eraginei aurre egiteko aberastutako inguruneak helduaroko saguen hipokanpoan duen rola aztertzea izango da.Item Ingurune aberastuak nerabezaroan alkoholarekin trataturiko C57BL6J saguen iraupen luzeko CB 1 hartzailearen mendeko plastikotasuna berreskuratzen du. -Paradigma honen azpian ezkutatzen diren mekanismo zelularren bila-Rico Barrio, Irantzu; Peñasco Iglesias, Sara; Buceta Salazar, Ianire; Puente Bustinza, Nagore; Olea , Ane; Lekunberri Odriozola, Leire; Serrano Murgia, Maitane; Reguero Acebal, Leire; Egaña Huguet, Jon; Terradillos Irastorza, Itziar; Atxikallende Urkaregi, Svein; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Grandes Moreno, PedroGizartean duen prebalentzia-tasa altua dela eta, gehiegizko alkohol-kontsumoa, batez ere nerabezaroan, osasun arazo larria bilakatzen ari da. Alkohol kontsumoaren erregulazioan, endokannabinoide sistemak funtsezko eginkizun bat betetzen du. Izan ere, etanolaren gehiegizko kontsumoak CB1 hartzailearen mendeko iraupen luzeko plastikotasunaren galera eragiten du. Ingurune aberastuak (IAk) hainbat aldaketa mesedegarri eragiten ditu garunaren garapen prozesuan; garun lesio ezberdinen berreskurapenean duen parte-hartzea egiaztatuz. Gure xedea, nerabezaroan alkohol-kontsumoaren ondorioz sorturiko iraupen luzeko plastikotasun asalduren aurrean IAk duen potentzial-tasun terapeutikoa aztertzea da; baita onura posible horien azpian dauden mekanismo zelularrak ere.