1 results
Search Results
Now showing 1 - 1 of 1
Item Maneiu estentsibopean ekoiztutako behor esnea abeltzaintza-dibertsifikazio moduan: Esnearen kalitatearen azterketaBlanco Doval, Ana; Bustamante Gallego, Marian; Rodriguez Barron, Luis Javier; Aldai Elkoro-Iribe, NoeliaEkidoen artzaintza estentsiboak onura anitz dauzka; adibidez, paisaia mantendu, lurraren biodibertsitatea eta kalitatea hobetu eta suteak ekidin. Gainera, berotegi efektuko gasen emisioa txikiagotzen du hausnarkarien artzaintzarekin alderatuz. Euskal Herriko Mendiko Zaldia Euskal Herrian haragi ekoizpenerako erabiltzen den arraza da. Honekin batera behor esnearen ekoizpena dibertsifikaziorako aukera izan daiteke, aipatutako onurak areagotzeko eta landa-eremuak sendotzeko tresna izanik. Helburu honekin, edoskitze-aldi goiztiarreko esnea aztertu da, eta kalitatezko produktua lortu daitekeela frogatu da: serumeko proteinetan eta errautsean aberatsa eta gantz gutxikoa, baina bitamina liposoluble proportzio altuarekin. Honek etorkizunerako ikerketa bide bat ireki du.