Search Results

Now showing 1 - 7 of 7
  • Item
    Hiperkolesterolemia Familiarra: PCSK9 aldaeren karakterizazioa tratamendu pertsonalizaturako
    Larrea Sebal, Asier; Jebari Benslaiman, Shifa; Galicia Garcia, Unai; Alonso Estrada, Rocio; Benito Vicente, Asier; B. Uribe, Kepa; Martin Plagaro, Cesar
    Gaixotasun kardiobaskularrak mundu mailan heriotza gehien sortzen dituzten arrazoiak dira, gehienbat bizimodu ez osasuntsuagatik. Hala ere, badaude banako batzuk zeintzuek arrazoi genetikoen erruz pairatzen dituzten, Hiperkolesterolemia Familiarra (HF) izeneko gaixotasun autosomiko gainartzaile bat izanik. 3 geneetan gertatzen dira aldaerak batez ere: LDLR, ApoB eta PCSK9. Aldaeren identifikazioa, mekanismoa ezartzea eta tratamendua sortzea oso zaila da, baina beharrezkoa gaixotasunaren aurka egiteko. Ikerketa honen helburua funtzio-irabaztea duten 7 PCSK9 aldaeren karakterizazio funtzionala era ziur eta erraz batean egitea ahalbidetzen duen metodologia bat sortzea izan da, tratamendu pertsonalizatua emateko. Horretarako, PCSK9-ren polimorfismo ohikoenak karakterizatu dira sakonki.
  • Item
    Kukutxeztula: gaitz zaharrarentzako konponbide berrien bila
    Fernandez Martinez, Xabier; Amuategi Aulestiarte, Jone; Gonzalez Bullón, David; B. Uribe, Kepa; Ostolaza Etxabe, Elena
    Arnasbideetako infekzioek heriotza tasa altuak eragiten dituzte munduan. Infekziorik kutsakorrenen artean dagoBordetella pertussis bakterio patogenoak eragindako kukutxeztula. B. pertussisek jariatzen dituen birulentziafaktoreen artean arriskutsuenetako bat da Adenilato Ziklasa Toxina (ACT). Informazio asko bildu den arren,oraindik ez da zehazki deskribatu zelula ostalaria erasotzeko erabiltzen duen mekanismo molekularra. Ikerketahonetan, toxina eta mintzaren arteko elkarrekintzan lipido konposizioak daukan eragina aztertu da. Eskuratutakoemaitzetatik kolesterolak toxinaren aktibitatean eragin zuzena duela dela ondorioztatu da.
  • Item
    Nanopartikulen lipido konposizioak rHDLen kolesterol kanpora-fluxuaren efizientzian eragina du
    Jebari Benslaiman, Shifa; B. Uribe, Kepa; Benito Vicente, Asier; Galicia Garcia, Unai; Larrea Sebal, Asier; Alloza Moral, Iraide; Vandenbroeck , Koen; Ostolaza Etxabe, Elena; Martin Plagaro, Cesar
    Aterosklerosia arteria nagusien intiman gertatzen den kolesterol metaketaren ondorioz garatzen da. Horren garrantzi klinikoa nabaria da, izan ere, aterosklerosiaren konplikazioek gaixotasun kardiobaskularrak eragin ditzakete. Aterosklerosiaren tratamendu zuzenerako, HDL naturalak imitatzen duten hainbat nanopartikulen diseinua burutu izan da (rHDL), ateroma plakako soberazko kolesterola iraizteko helburuarekin, hainbat entsegu kliniko aurrera eraman direlarik. Ikerketa honen helburua, lipido konposizio desberdina duten rHDLek kolesterola zeluletatik jasotzeko duten efizientzia aztertzea izan da. Erabilitako lipido konposizioak DPPC, DPPC:Chol:LysoPC, DPPC:CE:LysoPC eta soja jatorridun fosfatidilkolinak izan dira.
  • Item
    MLb-LDLr: LDLaren hartzaile aldaeren eragina aurresateko ikasketa automatikoko eredua
    Larrea Sebal, Asier; Galicia Garcia, Unai; Jebari Benslaiman, Shifa; Alonso Estrada, Rocio; Benito Vicente, Asier; B. Uribe, Kepa; Arrasate Gil, Sonia; González Díaz, Humberto; Martin Plagaro, Cesar
    Hiperkolesterolemia Familiarrak plasmako dentsitate baxuko lipoproteina-kolesterol maila altua du ezaugarri nagusi. Hiperkolesterolemia Familiarra agertzearen arrazoirik ohikoena LDL hartzailearen aldaerak dira, zeintzuek dentsitate baxuko lipoproteina-kolesterola hartzea murrizten eta plasman pilatzea eragiten duten. Gaixotasunaren diagnosi goiztiarra gakoa da gaixotasun kardiobaskularraren agerpena saihesteko. Alderen karakterizazioan gehien erabilitako tekniken prozesuak luzeak eta garestiak dira. In silico softwareak, aldiz, non algoritmo konputazionalak erabiltzen diren aldaera baten eragina aurresateko, konponbide berritzaile bat dira. Lan honetan LDL hartzailearen missense aldaeren patogenizitatea aurresan dezakeen ikasketa automatikoko eredu bat garatu dugu.
  • Item
    Kolesterol-kanporaketaren estimulazioa ateroma ereduan, rHDLen administrazio sekuentzialarekin
    Jebari Benslaiman, Shifa; B. Uribe, Kepa; Benito Vicente, Asier; Galicia Garcia, Unai; Larrea Sebal, Asier; San José Urteaga, Ane; Alloza Moral, Iraide; Vandenbroeck , Koen; Martin Plagaro, Cesar
    Aterosklerosia arterien gune azpi-endotelialean gertatzen den kolesterol metaketaren ondorioz garatzen da, gaixotasun kardiobaskular larriak eragin ditzakeelarik. Aterosklerosiaren tratamendurako, HDL naturalak (dentsitate handiko lipoproteinak) imitatzen duten hainbat nanopartikulen diseinua burutu izan da (rHDL), ateroma plakako soberazko kolesterola iraizteko helburuarekin. rHDLek kolesterola jasotzeaz gain mikroRNAk edo antagomiRNAk (mikroRNA inhibitzaileak) bezalako molekulak garraiatu ditzakete. Ikerketa honetan, rHDL administrazio sekuentziala ateroma eredu batean ezarri zen. Lehen administrazioan, ABCA1 kolesterol garraiatzailearen adierazpena emendatzeko antagomiRNA bat garraiatu zen rHDL bidez eta bigarrenean, rHDLak soberazko kolesterola jasotzeko gehitu ziren.
  • Item
    Dislipidemiaren aurkako tratamentu berriak nanopartikulak erabiliz
    San José Urteaga, Ane; Larrea Sebal, Asier; Jebari Benslaiman, Shifa; Benito Vicente, Asier; B. Uribe, Kepa; Galicia Garcia, Unai; Martin Plagaro, Cesar
    Hiperkolesterolemia dislipidemia ohikoena da, eta odoleko LDL-C (ingelesetik, low-densitylipoprotein cholesterol) maila altua izateagatik bereizgarria da. LDL-C maila altuak zuzenean lotu izandira gaixotasun kardiobaskularrak garatzeko arriskuarekin; horregatik, garrantzitsua da gaixotasunhorri aurre egiteko terapia berriak garatzea. Ikerketa honen helburua izan da ApoE (ingelesetik,Apolipoprotein E) proteinan oinarritutako nanopartikulak garatzea azido bempedoikoaren, estatineneta siRNA (ingelesetik, small interfering RNA)-ren bidezko tratamenduen eraginkortasuna hobetzeko.Izan ere, LDL barneraketa eta LDLr (ingelesetik, low-density lipoprotein receptor) adierazpenakuantifikatu dira tratamenduak probatu ostean, eta emaitza esangarriak lortu dira.
  • Item
    Kukutxeztula: «gainditutako» gaitz baten itzulera
    (EKAIA) Amuategi Aulestiarte, Jone; Benito Vicente, Asier; B. Uribe, Kepa; Martin Plagaro, Cesar; Ostolaza Etxabe, Elena