2 results
Search Results
Now showing 1 - 2 of 2
Item Kukutxeztula: gaitz zaharrarentzako konponbide berrien bilaFernandez Martinez, Xabier; Amuategi Aulestiarte, Jone; Gonzalez Bullón, David; B. Uribe, Kepa; Ostolaza Etxabe, ElenaArnasbideetako infekzioek heriotza tasa altuak eragiten dituzte munduan. Infekziorik kutsakorrenen artean dagoBordetella pertussis bakterio patogenoak eragindako kukutxeztula. B. pertussisek jariatzen dituen birulentziafaktoreen artean arriskutsuenetako bat da Adenilato Ziklasa Toxina (ACT). Informazio asko bildu den arren,oraindik ez da zehazki deskribatu zelula ostalaria erasotzeko erabiltzen duen mekanismo molekularra. Ikerketahonetan, toxina eta mintzaren arteko elkarrekintzan lipido konposizioak daukan eragina aztertu da. Eskuratutakoemaitzetatik kolesterolak toxinaren aktibitatean eragin zuzena duela dela ondorioztatu da.Item Kolesterol-kanporaketaren estimulazioa ateroma ereduan, rHDLen administrazio sekuentzialarekinJebari Benslaiman, Shifa; B. Uribe, Kepa; Benito Vicente, Asier; Galicia Garcia, Unai; Larrea Sebal, Asier; San José Urteaga, Ane; Alloza Moral, Iraide; Vandenbroeck , Koen; Martin Plagaro, CesarAterosklerosia arterien gune azpi-endotelialean gertatzen den kolesterol metaketaren ondorioz garatzen da, gaixotasun kardiobaskular larriak eragin ditzakeelarik. Aterosklerosiaren tratamendurako, HDL naturalak (dentsitate handiko lipoproteinak) imitatzen duten hainbat nanopartikulen diseinua burutu izan da (rHDL), ateroma plakako soberazko kolesterola iraizteko helburuarekin. rHDLek kolesterola jasotzeaz gain mikroRNAk edo antagomiRNAk (mikroRNA inhibitzaileak) bezalako molekulak garraiatu ditzakete. Ikerketa honetan, rHDL administrazio sekuentziala ateroma eredu batean ezarri zen. Lehen administrazioan, ABCA1 kolesterol garraiatzailearen adierazpena emendatzeko antagomiRNA bat garraiatu zen rHDL bidez eta bigarrenean, rHDLak soberazko kolesterola jasotzeko gehitu ziren.