Search Results

Now showing 1 - 5 of 5
  • Item
    Adin txikikoak eta Internet: familien kezka eta erantzukizuna
    Gamito Gomez, Rakel; Arroyo Sagasta, Amaia; Corres Medrano, Irune; León Hernández, Irati
    Internet erabat integratuta dago gure jendartean eta aurrerapenek eragin zuzena izan dute adin txikikoen egunerokotasunean. Zentzu horretan, familia eragile erabakigarria da haur eta nerabeen alfabetatze eta ongizate digitalean. Horregatik, ikerlanak Lehen Hezkuntzako ikasleen familien bitartekaritza-lana aztertzen du, 18 kide heldu protagonista izan duten bi eztabaida-taldeen bitartez. Emaitzek agerian uzten dute gaur egungo agertoki digitalari buruzko kezka. Familiek defendatzen dute funtsezkoa dela etxean erantzukizun-kultura lantzea eta garatzea. Hala ere, adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturei eta bizipenei buruzko ikuspegia edota ezagutza oso partziala da.
  • Item
    Lehen Hezkuntzako ikasleen segurtasun digitala: eskaerak eta konpromisoak #Izandig proiektuaren baitan
    Arroyo Sagasta, Amaia; Gamito Gomez, Rakel
    Internet egungo haur zein nerabeen bizitzaren bizkarrezur bilakatu da. Sareak eskaintzen dizkien abantailak ugariak dira, baina arriskuak ere baditu. Online ekintza batzuen ondorioek haur eta nerabeen ongizatea kaltetu dezakete. Horregatik, garrantzitsua da txikitatik Interneten erabilera arduratsurako prebentzio-neurriak lantzea. #IzanDig proiektuaren helburua prebentzio-neurri horien beharraz kontzientzia piztea eta lanketa horretan hezkuntza-eragileak inplikatzea da. Lan honetan proiektuan parte hartutako 384 ikaslek proposatutako foroetako batean egindako ekoizpenak aztertu dira, egiten dituzten eskaerak eta hartzen dituzten konpromisoak identifikatzeko. Pribatutasunaren garrantziari egiten diote erreferentzia batik bat eta helduen (familiaren eta irakasleen) laguntza eta zaintza eskatzen dute.
  • Item
    Manifestu digitala
    (JAKINGARRIAK) Ipiña Larrañaga, Nagore; Diaz Bizkarguenaga, Koldo; Arroyo Sagasta, Amaia; Garcia Blazquez, Itziar