Search Results

Now showing 1 - 2 of 2
  • Item
    Euskarazko gertaeren etiketatze automatikoa
    Salaberri Izko, Haritz; Arregi Uriarte, Olatz; Zapirain Sierra, Beñat
    Argitalpen honetan euskaraz idatzitako testuetan aurki daitezkeen gertaeren etiketatze automatikorakobEVENT tresna aurkezten da. Prozesua aurrera eraman ahal izateko gertaerak identifikatzeaz gainerahauei dagozkien atributu linguistikoak ere zehazten dira.bEVENT euskararako garatu den motahonetako lehenbiziko sistema da, eta oinarritako ISO-TimeML izeneko anotazio eskema estandarrajarraitzen du. Tresnak ikasketa automatikoko metodoak eta Euskal-TimeBank izeneko corpusa baliatzenditu gertaerak etiketatzeko.Ebaluazioa Train-Test prozeduraren bitartez egin da eta identifikazioanerdietsitako prezisioa, estaldura eta F1 neurria 83.92, 72.76 eta 77.94 puntukoak dira.
  • Item
    Neurona-sareetan oinarritutako euskararako korreferentzia-ebazpena
    Urbizu Garmendia, Gorka; Soraluze Irureta, Ander; Arregi Uriarte, Olatz
    Lan honek euskararako korreferentzia-ebazpenean egindako lanari jarraipena ematea du helburu, korreferentzia-ebazpenerako neurona-sareetan oinarritutako sistema bat eraikiz. Horretarako polonierarako eraikitako sistemabat hartu da abiapuntutzat, eta euskarara egokitu.EPEC-KORREF corpusetik abiatuta, aipamen-bikoteaketa hauen ezaugarriak erauzi dira eta neurona-sarea entrenatu da aipamen-bikoteak korreferenteak ote direnerabakitzeko. Jarraian, neurona-sarearen iragarpenetatik korreferentzia-klusterrak sortu eta ebaluatu egin dira.CoNLL metrikan % 41,20 puntuko F1 balioa lortu da eta lortutako emaitza baxuak corpusaren tamaina txikiagatikdirela ondorioztatu da.