1 results
Search Results
Now showing 1 - 1 of 1
Item MLb-LDLr: LDLaren hartzaile aldaeren eragina aurresateko ikasketa automatikoko ereduaLarrea Sebal, Asier; Galicia Garcia, Unai; Jebari Benslaiman, Shifa; Alonso Estrada, Rocio; Benito Vicente, Asier; B. Uribe, Kepa; Arrasate Gil, Sonia; González Díaz, Humberto; Martin Plagaro, CesarHiperkolesterolemia Familiarrak plasmako dentsitate baxuko lipoproteina-kolesterol maila altua du ezaugarri nagusi. Hiperkolesterolemia Familiarra agertzearen arrazoirik ohikoena LDL hartzailearen aldaerak dira, zeintzuek dentsitate baxuko lipoproteina-kolesterola hartzea murrizten eta plasman pilatzea eragiten duten. Gaixotasunaren diagnosi goiztiarra gakoa da gaixotasun kardiobaskularraren agerpena saihesteko. Alderen karakterizazioan gehien erabilitako tekniken prozesuak luzeak eta garestiak dira. In silico softwareak, aldiz, non algoritmo konputazionalak erabiltzen diren aldaera baten eragina aurresateko, konponbide berritzaile bat dira. Lan honetan LDL hartzailearen missense aldaeren patogenizitatea aurresan dezakeen ikasketa automatikoko eredu bat garatu dugu.