5 results
Search Results
Now showing 1 - 5 of 5
Item Euskarazko denbora-egituren tratamendu automatikorako azterketaAltuna Diaz, BegoñaHizkuntzaren prozesamenduan (HP) balio handikoa da denbora-informazioa, horrek kokatzen baititutestuko gertaerak kronologian edo horien iraupena adierazten baitu.Erauzitako informazio horigertaerak noiz jazo diren jakiteko baliatu ahal izango da, baita gertaerak denboran zehar ordenatuedo etorkizunean zer gertatuko den aurrikusteko. Horiek lortzeko, ordea, denbora-egiturak eta eurenezaugarriak identifikatu eta tresna informatikoentzat atzigarri egin behar dira eta zeregin horietarakohizkuntza-baliabideak eta konputazio-baliabideak sortu behar dira.Item Euskarazko ezeztapenaren tratamendu automatikorako azterketaAltuna Diaz, Begoña; Aranzabe Urruzola, Maxux; Diaz de Ilarraza Sanchez, ArantzaHizkuntzaren Prozesamenduak testuetako informazioaren erauzketa eta analisia du helburu. Lan honetaneuskarazko ezeztapenaren analisia eta etiketatzea aurkezten ditugu, denbora-informazioaren prozesamen-duan osagarri gisa, ezeztapenak gertaeren faktualitatearen ebazpena eta gertaera horietako entitateenparte-hartzea baldintzatzen baititu. Gaiaren inguruko lanak aztertu ditugu, euskaraz ezeztapena nolagauzatzen den aztertu dugu eta euskarazko ezeztapen-informazioa kodetzeko eskema moldatu dugu.Kodetzearen inguruan hartutako erabakiak ebaluatzeko eta ikasketa-automatikoan baliatuko duguncorpusa sortzeko, eskuzko etiketatze-esperimentu bat egin dugu. Esperimentuaren emaitzetan oinarritu-ta, errore-analisi bat egin dugu bai atazaren zailtasuna ebaluatzeko, bai etiketatze-gidalerroak hobetzeko.Item EusTimeBank-TL corpusa: denbora-informaziodun testuetatik denbora-lerroetaraAltuna Diaz, Begoña; Aranzabe Urruzola, Maxux; Diaz de Ilarraza Sanchez, ArantzaIkerketa-lan honen helburua da denbora-informazioa etiketatuta duen EusTimeBank corpusa oinarri hartuta,denbora-lerroak eskuz etiketatuta dituen EusTimeBank-TL corpusa sortzea. KroniXa bezalako tresnek automati-koki sortzen dituzte denbora-lerroak eta horiek ebaluatzeko sortu da corpus hori. Lan honetan corpusa eraikitzekoegindako urratsen berri ematen da. Urrats horiek dira gertaerak kronologiako uneetan kokatzeko jarraitu beharrekoirizpideak zein diren azaltzea, irizpide horiei jarraituz bi etiketatzailek egindako lana alderatzea eta ebaluatzea,eta, behin hori guztia eztabaidatuta, urre-patroia osatzea eta zein erabilera duen azaltzea.Item Euskarazko denbora-egituren azterketa eta corpusaren sorrera(UPV/EHU) Altuna Diaz, BegoñaItem Euskarazko denbora-informazioaren tratamendu automatikoa TimeMLren eta HeidelTimeren bidez(EKAIA) Altuna Diaz, Begoña; Aranzabe Urruzola, Maxux; Diaz de Ilarraza Sanchez, Arantza