1 results
Search Results
Now showing 1 - 1 of 1
Item Handitzen handitzen: Ferra-saguzarren garapena eta dietaren aldaketaAldasoro Lezea, Miren; Aihartza Azurtza, Joxerra; Olasagasti Hosteins, Lander; Vallejo Lopez, NereaUgaztunek jaiotzetik aldaketa fisiologikoak pairatzen dituztenez, bizi-faseetan zehar dieta aldatzen doa. Lan honetan Euskal Herriko hiru ferra-saguzarren garapenak dietan duen eragina aztertu da, hiru helbururi erantzunez: (1) Espezie bakoitzaren garapen ereduak aztertzea; (2) espezie bakoitzaren dieta adinarekin nola aldatzen den aztertzea; eta (3) hiru espezieen gazteen dietak alderatzea. Espezie bakoitzaren garapen prozesua ezberdina dela, eta gazte eta helduen dietek patroi ezberdinak erakusten dituztela ikusi dugu. Espezializazio handia duten arren, gazteen arteko dietak helduenak baino antzekoagoak dira. Beraz, espezie batzuetan ikasketak dieta baldintzatzen duen bitartean, besteetan berezko ezaugarri fisikoak nahikoak dira espezializaziorako.