Search Results

Now showing 1 - 2 of 2
  • Item
    Bertsolarien izeberg-a. Zaintzaren begiradatik bertsolarien bizitzen azterketa
    Akizu Bidegain, Maialen
    Kongresuan aurkeztuko dudan ikerketak bertsolarien bizitzak zaintzaren ekonomiatik aztertzen ditu. Bertsolaritzak euskal tradizioan ibilbide luzea izan du eta azken urteetan generoaren perspektiban pauso esanguratsuak ematen ari den kultur esparrua da. Halaber, zaintzaren begiradak bizitzen antolaketen hausnarketa zabaldu eskaintzen du eta gizartearen beharrizan baten aldarri bihurtu da. Bizitza errelatoen teknikaren bidez egindako elkarrizketetan ondorioztatzen da bertsolariek gatazkak izan dituztela euren bizitza pertsonala eta bertsolariarena uztartzeko eta horretan bereziki eragin diela bakoitzaren kapital sinbolikoak eta familia eraketak. Horregatik, zaintza lanak egiteko garatutako estrategiak azaleratuko ditugu eta kultur-sortzaileen bizitzak bizigarri egiteko gakoak plazaratu.
  • Item
    Euskal musikagintza feministaz zenbait nota
    Akizu Bidegain, Maialen
    Kulturgintza bera, munduaren joeren leku eta ispilu den neurrian, azken urteetako ekarpenik interesgarrienetako batzuk egiten ari den feminismotik elikatzen ari da. Artikulu honetan musikologiaren eta musikologia feministaren ekarpenetako batzuk bilduko dira eta euskal musikagitzan egiten ari diren proposamenekin konparatu. Batez ere, ekarpen teoriko bat egitea da helburu, musikagintzaren praktikan gogoeta, tentsio eta eztabaida ugari izaten ari direla uste delako eta etorkizuneko ildoak ezartzeko oinarri izan daitekeelakoan.