1 results
Search Results
Now showing 1 - 1 of 1
Item Aspergillus nidulans onddoaren garapenaren kontrol genetikoa: FlpA ustezko ziklinaren identifikazioa eta ezaugarritze funtzionalaAgirrezabala Urkia, Ziortza; Etxebeste Juarez, Oier; Espeso Fernandez, Eduardo Antonio; Otamendi Elizalde, AinaraAspergillus nidulans onddoa modelo organismo nagusietako bat da onddo harizpitsuen ugalketa asexualaren kontrol genetiko eta molekularraren azterketan. Aspergillus generoko onddo batzuk patogenoak izanik eta beste batzuk industria mailan hainbat aplikazio dutenez, beren garapen eta ugalketaren kontrol genetikorako mekanismoak ezagutzea garrantzitsua da. Lan honetan, A. nidulans-en FLIP57 andui mutante akonidialaren (espora asexualik gabekoa) genomaren azterketa bioinformatikoaz baliatuz, honen fenotipoa eragiten duen mutazioa daraman genea identifikatu (An10640) eta geneak kodetzen duen FlpA ustezko ziklinak konidioforoen (ugalketa egitura asexualak) garapenean esku-hartze garrantzitsua duela frogatu da.