THC fitokannabinoidearen inplikazioa sagu oozitoen heltze-prozesuan eta ernalketan
dc.contributor.author | Totorikaguena Iturriaga, Lide | eus |
dc.contributor.author | Olabarrieta López, Estibaliz | eus |
dc.contributor.author | Agirregoitia Marcos, Naiara | eus |
dc.contributor.author | Agirregoitia Marcos, Ekaitz | eus |
dc.date.accessioned | 2024-11-27T11:50:22Z | |
dc.date.available | 2024-11-27T11:50:22Z | |
dc.description.abstract | Ugaztun emeen oozitoen heltze-prozesua ugalkortasunean garrantzia handia duen prozesu bat da, obulua ernaldua izateko beharrezkoa delako. Oozitoak obulutegiko folikuluetan sortzen dira eta lehenengo meiosiaren profasean daude geldituta, obulutegietan. Oraindik ez dira ondo ezagutzen meiosiaren berraktibazioa eragiten duten seinaleak baina hauei esker abiatuko da obulazioa non, emakumeen kasuan, hilero oozito bakarra obulutegitik irtengo den. Gero eta ebidentzia gehiago dago seinale horietako asko G proteinei loturiko hartzaileen (GPCR) menpe dagoela eta horien aktibazioak edo inaktibazioak oozitoen heltze-prozesua modulatzen dituzten seinalizazio ur jauziak pizten dituztela. Gakoa da aurkitzea zeintzuk diren berpizkunde meiotikoa eragiten eta erregulatzen dituzten kanpo seinaleak, seinale horiek farmakoen bidez kontrolatuz heltze-prozesua ere kontrolatu genezakeelako. Horrela, ikusi da kannabinoideek eragiten duten seinaleztapena eta oozitoen heltze-prozesua hasteko gertatu behar dena berdina dela, beraz, prozesuan lagungarriak izan litezkeen lotugai interesgarriak ditugu. Gure ikerketa taldeak sistema kannabinoidearen funtzioa aztertu du sagu oozitoen heltze-prozesuan, ernalketan eta enbrioiaren garapenean eta haren parte-hartzea baieztatzeaz gain, THC fitokannabinoideak sagu oozitoen heltze-prozesua modulatzen duela ikusi du. Gainera, etorkizunerako kannabinoideen erabilera terapeutikoa aztertzen jarraitzea interesgarria litzateke, besteak beste, IVM medioetan osagai gisa erabilita. Nabarmendu behar da oozitoen in vitro heltzea askoz alternatiba onuragarriagoa, erosoagoa eta arrisku gutxiagokoa izango litzatekeela ugalkortasun klinika batera joan behar den edozein pazienterentzako, obarioen estimulaziorako beharrezkoak diren hormonak hartzea ekidingo litzatekeelako edo behintzat dosia murriztuko litzatekeelako. Are gehiago, hormonen estimulazioa kontraindikatua dagoen emakumeentzako haurdunaldia lortzeko aukera bakarra izan ahalko litzateke. Ugalkortasuna, oozitoen heltzea , IVM, sistema kannabinoidea, THC fitokannabinoidea | eus |
dc.description.abstract | Oocyte’s maturation is a very important process in fertility. The oocyte meiotic maturation is a complex process whereby immature oocytes acquire the characteristics required for successful fertilization and embryogenesis. For that, immature oocytes arrested at the diplotene of prophase I (GV) must resume meiosis until the metaphase II of meiosis (MII). However, although all the mechanisms that leads for the reactivation of meiosis are not still known, there are known certain molecules that are able to modulate this process. In this sense, we are interested in the role that cannabinoids could have as IVM promoters because cannabinoid`s molecular pathway is similar to the one by which oocyte’s meiosis resumption is activated. That’s why, our research team has studied the function of the cannabinoid system in the process of maturation, fertilization and embryo development in mice, and we have confirmed its participation. Beyond that, we have seen that in fact, the fitocannabinoid (THC) modulates oocyte maturation. The aim of this study was to characterize the role of the phytocannabinoid THC in the IVM process, due to its possible use in clinic is most feasible and reliable than any synthetic cannabinoid. The most important goal of IVM method is that could be the only hope or alternative for a not insignificant number of patients Fertility, oocyte maturation , IVM, cannabinoid system, THC cannabinoid IkerGazte, 2019 Osasun Zientziak130 | en |
dc.identifier.doi | https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.iii.04.17 | |
dc.identifier.other | production.42602 | |
dc.identifier.uri | https://gordailua.ueu.eus/handle/123456789/2432 | |
dc.relation.ispartof | III. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Osasun Zientziak | |
dc.subject.other | Medikuntza | eus |
dc.subject.other | Natur Zientziak | eus |
dc.title | THC fitokannabinoidearen inplikazioa sagu oozitoen heltze-prozesuan eta ernalketan | eus |
dc.type | introduction | en |