E2F7 proteinaren karakterizazioa DNAren konponketa eta ezegonkortasun genomikoaren modulatzaile gisa

Abstract

E2F7 proteinaren ekarpena tumoreen garapenean ez da oraindik guztiz zehaztua izan. Lan honetan E2F7k egonkortasun genomikoaren mantentzean parte hartzen duen gene multzo baten adierazpena erreprimitzen duela erakusten dugu erreplikazio urkilaren aurrerapena oztopatzen duten DNAren kalteen aurrean. E2F7ren isilarazpenak 53BP1 fokoen eta aberrazio kromosomikoen murriztapena eragiten du interstrand cross-link (ICL) lesioen eragileak diren tratamenduen ostean. Azkenik, errekonbinazio-akastun zeluletan, E2F7ren azpiadierazpenak kimioterapiarekiko erresistentzia ematen duela iradokitzen duten frogak aurkezten ditugu. Hau guztia kontutan hartuz, gure datuek integritate genomikoaren mantenuan eta DNAren koponketaren erregulazioan laguntzen duen E2F7ren menpeko programa transkripzional bat dagoela erakusten dute.
The contribution of the atypical E2F7 to tumor development is still poorly defined. Here we show that E2F7 represses the expression of a set of genes involved in the maintenance of genomic stability, upon induction of DNA lesions that interfere with replication fork progression. Acute depletion of E2F7 leads to a reduction in 53BP1 and to fewer chromosomal aberrations following treatment with agents that cause interstrand cross-link (ICL) lesions but not upon ionizing radiation. Finally, we present evidence that downregulation of E2F7 confers an increased resistance to chemotherapy in recombination-deficient cells. Taken together, our results reveal an E2F7-dependent transcriptional program that contributes to the regulation of DNA repair and genomic integrity.

Description

Keywords

E2F7, DNAren konponketa, egonkortasun genomikoa., E2F7, DNA damage repair and genomic integrity.

Citation

Collections