Faxismoa Frantzian: 1918-1939

No Thumbnail Available

Date

Journal Title

Journal ISSN

Volume Title

Publisher

Udako Euskal Unibertsitatea

Abstract

Description

Artikulu honen mamia gai oso eztabaidatu bati heltzea da: faxismoaren garrantzia Frantziako historian. Jarrera klasikoa (edo klasikotzat jo ahal duguna) haren garrantzi eza azpimarratzea izan da; horrela, fenomeno marginaltzat jo izan da, kanpotik ekarria eta sustrairik gabea Frantziako gizartean. Beste zenbait ikerlariren arabera, berriz, faxismoa gizarte frantsesean, ongi eta sakonki erroturiko fenomenoa da, funts handiko fenomenoa, alegia. Azken urte hauetan egindako ikerketen arabera, badirudi bigarren jarrera hau dela indarra hartzen ari dena. Hala ere, eztabaida inoiz baino biziagoa da, azken urteotako gertakari politikoen harira (joera neofaxisten berragerpen indartsua). Artikulu honetan errepaso orokor bat egiten zaio bai eztabaida historiografikoari, bai Frantziako faxismoaren historiari berari ere, azken honetarako irizpide deskribatzaile bat erabiliz. Ondorioz, egilea bigarren jarreraren aldekotzat agertzen da, nahiz eta iturritzat erabili dituen historialariei zenbait kritika eta ñabardura egin.

Keywords

Citation

Collections