Browsing by Author "von Schiller Calle, Daniel"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Kutsadura urbanoaren eta ur-eskasiaren arteko elkarreragina erreken funtzionamenduanPereda Iriondo, Olatz; von Schiller Calle, Daniel; Acuña , Vicenç; Mor Roy, Jordi René; Muñoz Gracia, Isabel; Sabater Cortes, Sergi; Elosegi Irurtia, ArturoHiri-guneetako kutsadura oso estres faktore garrantzitsua da ibaientzat. Ur-eskasiak sistema hauek kalte ditzake ere, diluzio-gaitasunean eta hortaz, kutsatzaileen kontzentrazioan eragina baitu. Gure helburua kutsadura urbanoaren eta ur-eskasiaren elkarreraginaren efektua aztertzea izan zen ibai ekosistemen funtzionamenduan. Prozesu desberdinen erantzuna neurtu genuen lehorte gradiente batean kokatuta zeuden 13 erreketan Ebroko arroan zehar; bertan, isurketetatik behera (inpaktuak) eta gora zeuden tramoak aztertuz (kontrolak). Prozesuek, ordea, modu desberdinean erantzun zuten, isurketen ezaugarrien eta erreken diluzio-gaitasunaren arabera.Item Presa handi baten hustuketak eragindako efektu ekologikoak: Enobietako urtegiaren kasua (Artikutza, Nafarroa)Atristain Vega, Miren; Larrañaga Arrizabalaga, Aitor; von Schiller Calle, Daniel; Elosegi Irurtia, ArturoGero eta gehiago dira munduan bizi-itxaropenaren amaierara iristen ari diren urtegiak. Hori horrela, gero eta ohikoagoa da presa eta urtegiak hustu eta zerbitzuz kanpo uztea ibaien konektibitate longitudinala berreskuratzeko. Ikerketa honen helburua presa handi baten (Enobieta, 42 m) hustuketak ibai-ekosistemen ur-kalitatean eta biodibertsitate eta funtzionamenduan duen eragina aztertzea zen. Horretarako, Artikutzako sare hidrografikoan 8 puntu aukeratu ziren: presaren eraginpean zeuden 4 puntu (inpaktuak) eta inolako eraginik jasaten ez zuten beste 4 puntu (kontrolak). Horietan guztietan hainbat aldagai aztertu ziren hiru fasetan zehar. Aldagai ezberdinek modu ezberdinean erantzun zuten hustuketaren aurrean, baina orokorrean, hustuketak eragin ekologiko handirik ez zuela izan ikusi zen. Gainera, izandako inpaktuak berehala desagertu ziren errekuperazio-fasean zehar.