Browsing by Author "Virto Lekuona, Mailo"
Now showing 1 - 3 of 3
- Results Per Page
- Sort Options
Item Idiazabal gaztaren ikerketa metagenomikoa: gaztagilearen eta heltze denboraren eragina mikrobiotanSantamarina García, Gorka; Hernandez Ochoa, Igor; Amores Olazagirre, Gustavo; Virto Lekuona, MailoOrain arte garatutako ikerketek, esne gordinaz egindako gazten ezaugarri sentsorial bereziak gazta egiteko eta heltzeko prozesuetan gertatzen diren aldaketa mikrobiarrei egotzi dizkiete. Horregatik, ikerketa honetan Euskal Herriko Idiazabal gazta tradizionalaren mikrobiota aztertu zen DNAren sekuentziazio masiboaren bidez. Gaztagileak eta heltze denborak gaztaren mikrobiotan duten eragina erakutsi zuten emaitzek. Oro har, bakterio azido laktikoak (BALak) nagusi ziren eta hauen hazkuntza faboratu zen bi prozesuetan. Ingurumen-bakterio eta patogeno gehienak, aldiz, inhibitu egiten ziren, Staphylococcus aureus izan ezik. Garrantzitsua da aipatzea orain arte Idiazabal gaztan detektatu ez diren bakterioak identifikatu zirela, aromarekin erlazionatutako konposatuen sintesiarekin lotutakoak.Item Intsektuak, etorkizuneko elikadura?(EKAIA) Santamarina García, Gorka; Amores Olazagirre, Gustavo; Virto Lekuona, MailoItem Zenbateraino eragiten diote bakterio-komunitateek esne gordineko gazten kalitateari eta kaltegabetasunari?: Idiazabal gaztaren kasuaSantamarina García, Gorka; Amores Olazagirre, Gustavo; Virto Lekuona, MailoEsne gordineko gazten mikrobiota funtsezkotzat jotzen da, gaztaren kalitateari eta kaltegabetasunari eragiten diolako. Hala ere, informazio gutxi dago honen inguruan. Ikerketa honetan Idiazabal gaztaren bakterioen konposizioa heltzean zehar zelan aldatzen zen aztertu genuen eta horren erlazioa konposizio gordinarekin eta gantz-azido askeekin (GAA), kalitatearen eta aromaren aldetik; eta amina biogenikoekin (AB), toxikotasunaren ikuspuntutik. Heltzeak eta konposizio gordinaren bilakaerak bakterio azido-laktikoen nagusitzea faboratu zuen. Hauek GAAen askatzearekin erlazionatu ziren, eta gutxi batzuk, ABen sintesiarekin. Ingurumen-bakterioak eta bakterio ez-desiragarriak, aldiz, heltzean zehar inhibitu egin ziren. Hauek ABen degradazioarekin erlazionatu ziren eta GAAek hauen hazkuntza eragozten zutela behatu zen.