Browsing by Author "Telleria , Ander"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Makina Elektrikoen Portaera Bibroakustikoaren Neurketa eta SimulazioaTelleria , AnderMakina elektrikoen zarata eta bibrazioa kezka garrantzitsuak dira. Beronen efizientzia hobetzeko burututako aldaketek bibrazio maila onartezin bat ekar dezakete. Ondorioz, makina hauen portaera bibroakustikoa aurreikusiko duten erremintak garatzea nahitaezkoa da. ABAQUS softwarearen laguntzaz, iman iraunkorreko motor sinkrono baten bibrazio portaera aztertzeko modelo bat garatu da, elementu finituen metodoa erabiliz. Makinaren osagai eta azpimultzo guztiak analisi modal esperimentalen (AME) bidez balioztatuak izan dira. Gainera, modelizazio aspektu batzuk hobetu egin dira, beraz modelo fidagarri bat sortu da. Estatore laminarra, altzairuzko zenbait xaflez osatuta dagoenez, material ortotropo bat bezala kontsideratu da, eta harilkatua ere solido ortotropo bezala kontsideratu dira. Errotore-ardatz azpimultzoa ere AME-ren bidez balioztatua izan da. Bestalde, errotorea multzoarekin lotzen duten errodamenduak malguki erradial batzuen bidez modelizatu dira. Gainera, bibrazioaren erantzuna zein den lortzeko, makina osoaren gain indar elektromagnetikoak aplikatu dira. Indar hauek estatore eta errotorearen hortz eta poloen artean dagoen fluxu magnetikoaren dentsitatearen bidez lortu dira. Horretarako, 2Dko elementu finituen modelo bat garatu da FLUX-en. Amaitzeko, igorritako potentzia akustikoaren neurketa esperimentala ere burutu da.