Repository logo
Communities & Collections
All of DSpace
  • English
  • العربية
  • বাংলা
  • Català
  • Čeština
  • Deutsch
  • Ελληνικά
  • Español
  • Suomi
  • Français
  • Gàidhlig
  • हिंदी
  • Magyar
  • Italiano
  • Қазақ
  • Latviešu
  • Nederlands
  • Polski
  • Português
  • Português do Brasil
  • Srpski (lat)
  • Српски
  • Svenska
  • Türkçe
  • Yкраї́нська
  • Tiếng Việt
Log In
New user? Click here to register. Have you forgotten your password?
  1. Home
  2. Browse by Author

Browsing by Author "Subiran Ciudad, Nerea"

Filter results by typing the first few letters
Now showing 1 - 5 of 5
  • Results Per Page
  • Sort Options
  • No Thumbnail Available
    Item
    Alterazio kromosomikoak dituzten espermatozoideak identifikatzeko biomarkatzaileen hautaketa
    Odriozola Larrañaga, Ainize; Urizar Arenaza, Itziar; Navarro Santos, Beatriz; Calzado Lopez, Irune; Zabala Goikoetxea, Malen; Subiran Ciudad, Nerea
    Hornidura genetiko normala (kariotipo normala) duten gizonezko antzuek alterazio kromosomikoak izan ditzakete espermatozoideetan. Alterazio kromosomiko ohikoenak aneuploidiak dira, eta hauek FISH azterketaren bidez hautematen dira, baina analisi honek lagina suntsitzea dakar. Gainera, diagnostikoaren ondoren, ez dago tratamendu eraginkorrik, eta gizonari eta bikoteari eskaintzen zaien proposamen nagusia gameto maskulinoa semen emaile batekin ordeztea da. Ikerketa honek proteomika teknikak erabiliz aneuploidiak dituzten espermatozoideak identifikatzeko erreminta berriak sortzea du helburu.
  • No Thumbnail Available
    Item
    Morfinak eragindako aldaketa epigenetikoen azterketan "in vitro" eta "in vivo"
    Araolaza Lasa, Manu; Muñoa Hoyos, Iraia; Irazusta Astiazaran, Jon; Subiran Ciudad, Nerea
    Epigenetikaren inguruko ikerketa gehienak kanpo faktoreek edo barne estimuluek, prozesu zelular eta fisiologikoetan nola eragiten duten ulertzean zentratzen dira. Aldaketa epigenetikoak, nukleotidoen sekuentzian inongo aldaketarik sortu gabe DNA-ri itsasten zaizkion molekula kimiko batzuk dira eta hauek, geneen adierazpena arautzen dute. Kanpo faktoreek aldaketa ugari sortu ditzakete patroi epigenetikoan, hala ere, prozesu honetan parte hartzen duten azpi-mekanismoen inguruan oso gutxi ezagutzen da. Hori dela eta, lan honen helburu nagusia, kanpo estimulu moduan morfina erabiliz geneen adierazpena arautzen dituzten marka epigenetikoak aztertzea da, DNA-ren metilazioan zentratuz eta interes berezia ezarriz hau baimentzen duen makineria erregulatzailearen adierazpenean.
  • No Thumbnail Available
    Item
    Morfinak H3K27me3 histonaren antolamenduan sortutako eraldaketak inpronta genomikodun geneen adierazpenean duen eragin zuzenaren egiaztapena, ChIP-seq teknikaren bidez
    Muñoa Hoyos, Iraia; Gianzo Citores, Marta; Garcia , Paloma; Irazusta Astiazaran, Jon; Subiran Ciudad, Nerea
    Kanpo faktore edo estimuluek banakoan duten eragina epigenetikaren bitartez aztertzen da. Aldaketa epigenetikoak ez dira DNA-ren sekuentzian ematen diren mutazioak, DNA-ri itsasten zaizkion molekula kimiko batzuk baizik, geneen adierazpenaren erregulazioan eragina izan dezaketenak. Kanpo faktoreek banako helduan aldaketa fisiologiko ugari sortzen dituztela erakutsi dute ikerketa ezberdinek. Baina pentsa dezagun nolako eragina izango luketen kanpo estimuluek fetuan eta zein ondorio ekarriko lituzke fetuaren garapen prozesuan eta ondorioz banakoan. Lan honen helburua, kanpo estimulua den morfinak, saguaren zelula ametan sortzen dituen aldaketa epigenetikoak aztertzea da, zehazki, errepresio marka bat den histona batean eta genoman zehar berari lotuta agertzen zaizkion geneetan.
  • No Thumbnail Available
    Item
    Morfinak hipometilazio globala eragiten du mES zeluletan autoerregulazioa daukan demetilazio aktibo baten bidez
    Araolaza Lasa, Manu; Muñoa Hoyos, Iraia; Odriozola Larrañaga, Ainize; Calzado Lopez, Irune; Zabala Goikoetxea, Malen; Subiran Ciudad, Nerea
    Ingurumen-faktoreek osasun-arazoak edota gaixotasunak sortzen dituzte, baino hori nola ematen den ezezaguna da. Orain arteko ikerketa gehienek adierazi dutenez, eraldaketa epigenetikoek funtzio gakoa bete dezakete prozesu horretan, bien arteko lotura puntua izanik. Morfinak, esaterako, plazenta-hesia modu erraz batean zeharkatu dezake, eta, ondorioz, enbrioiaren ohiko garapenean nabarmen eragiten du; hodi neurala, kortex frontala eta bizkarrezur-muinaren garapenak ukituta geratzen dira, nerbio-sistemaren garapen egokia oztopatuz. Hortaz, DNAren metilazioa enbrioi-garapenean giltzarri den eraldaketa epigenetikoa dela aintzat hartuz, metilazioak morfinaren presentzian izan dezakeen eginkizuna argitzea da gure helburua nagusia, eta horretarako azken belaunaldiko teknikez baliatu gara.
  • No Thumbnail Available
    Item
    Opioide-hartzaileen deskribapena eta kokapena saguen hozi-zelula maskulinoetan
    Estomba Iturriza, Haizea; Muñoa Hoyos, Iraia; Urizar Arenaza, Itziar; Gianzo Citores, Marta; Casis Saenz, Luis; Irazusta Astiazaran, Jon; Subiran Ciudad, Nerea
    Hainbat ikerketen arabera barne-peptido opioideak (BPO) arren zelula mota ezberdinetan aurkitzen dira. Aurretik egindako ikerketek, hiru opioide-hartzaileak (mu, delta eta kappa) soilik arratoien testikuluetako Sertoli zeluletan eta giza espermatozoideetan deskribatu dituzte. Espermatozoideak transkribapen eta itzulpen mailan jarduerarik gabeko zelulak izanda, pentsa liteke espermatogenesian zehar, lehenagoko urratsetan, adierazi direla. Emaitza hauek opioide-hartzaileek espermatogenesian duten jarduera erakusteaz gain, sistema opioideak ugalkortasunean, ama zeluletan, epigenetikan, minbizian eta zahartzea bezalako prozesuetan duten ekarpena ulertzen lagun dezake.

DSpace software copyright © 2002-2025 LYRASIS

  • Privacy policy
  • End User Agreement
  • Send Feedback