Browsing by Author "Sanchez Garmendia, Uxue"
Now showing 1 - 3 of 3
- Results Per Page
- Sort Options
Item Ikerketa berregingarria analisi arkeometrikoan, kode irekia eta RCalparsoro Forcada, Estefania; Sanchez Garmendia, Uxue; Garcia Iñañez, JavierZeramiken analisia zientzia-arkeologikoko gai landuenetako bat da, izan ere, beste material batzuekin alderatuz,zeramikek iraganeko gizarteak ezagutzeko aukera handiena ematen dute. Nahiz eta ikerketa-prozesuan datuaketa haien tratamendu estatistikoak erabakigarriak izan, maiz, prozesuaren emaitzak soilik argitaratzen dira. Lanhonetan, zeramiken analisi arkeometrikorako guztiz berregingarria den estrategia bat aurkezten da, R programazio-lengoaian oinarriturikoa. Estatistika zurrunak (adib. aldagai anitzeko analisia) uztartzen ditu datuen-bistaratzetresnekin, horrela datu kimikoak eta arkeologikoak era integratu batean aztertzeko aukera emanez. Metodoarenerrendimendua frogatzeko, zeramika erromakiko-britaniar ezagunak erabili dira, (Tubben datu-sorta ireki batetikabiatuz). Ondorioz, R metodo ireki bat aurkezten da, GitHuben argitaratu dena eta antzeko analisi arkeometrikoakegiteko aukera ematen duena.Item Zamorako zeramiken beiratua egiteko zeramikariek erabilitako galenaren jatorrizko meatzearen identifikazioa, berun isotopoen analisiaren bidezSanchez Garmendia, Uxue; Billström , Kjell; Kielman , Melanie; Bellucci , Jeremy; Kooijman , Ellen; Arana Momoitio, Gorka; Garcia Iñañez, JavierLan honetan Zamorako XV-XX. mendeetako zeramika beiraztatuak aztertu dira, garai haietako merkataritzari, zeramiken eta lehengaien banaketa-fluxuari eta eskualde barneko zein eskualdeen arteko merkataritza-sareei buruz sakon ikertzeko. Honetarako, beiratuak egiteko erabilitako berunaren jatorri geologikoa aztertu da beiratuaren berunaren konposizio kimikoa neurtuz eta berunaren arrazoi- isotopikoak kalkulatuz. Horrela ondorioztatzen da Zamora probintziako beiratu zeharrargiak egiteko beruna Linares-La Carolina edota Alcudia inguruetan ustiatu zela.