Browsing by Author "Salaberria Saizar, Ander"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Itzulpen Automatikoko Sistemen Analisia: Genero Alborapenaren KasuaSalaberria Saizar, Ander; Campos Tejedor, Jon Ander; García Ferrero, Iker; Fernandez de Landa Aguirre, JosebaLan honen helburua euskal komunitatean oso erabiliak diren hiru itzultzaile automatikoek generoa nola tratatzenduten aztertzea da. Tresna komertzial hauek geroz eta erabiliagoak direnez, ezinbestekoa da ikustea zein dengizartean dauden estereotipoen birsorkuntzan duten rola. Analisi honetan ogibide ezberdinetan aurki daitezkeengenero alborapenak aztertu dira, genero marka modu ezberdinetan erabiltzen duten bi hizkuntza erabiliz: euskara(genero marka neutroa duena) eta gaztelera (generoa ezberdintzen dituen markak erabiltzen dituena). Itzulpennorabideak eta jatorrizko esaldiaren testuinguruak itzulpenetan zein eragin duten aztertu da.Esperimentuhauei esker, nabarian gelditu da nola generoa esplizitua egitea ez den nahikoa alborapenak ebazteko. Albora-pen hauen nabarmentzea kalitate handiagoko eta bidezkoagoa den agertoki baterako lehen pauso bezala ikusten da.Item Twitterreko Euskal Komunitatearen Eduki Azterketa Pandemia GaraianFernandez de Landa Aguirre, Joseba; García Ferrero, Iker; Salaberria Saizar, Ander; Campos Tejedor, Jon AnderHizkuntzaren Prozesamenduak eskaintzen dituen teknika ez-gainbegiratuak erabiliz Twittereko euskal komu-nitatean COVID-19aren pandemiak izan duen eragina aztertzea da lan honen asmoa.Azterketa hau aurreraeramateko sare sozial horretako erabiltzaileen euskarazko txioak masiboki bildu eta denboraren arabera ordenatudira. Pandemiaren eragina neurtzeko, denboraren arabera edukia nola aldatu den aztertu da, horretarako testuetanazaltzen diren hitz zein emojien aldaketa kuantitatibo zein kualitatiboak baliatu dira. Azterketa kuantitatiboan,terminoek garai desberdinetan izan duten maiztasunaren aldaketari erreparatu zaio, maiztasunen erregresio linealaerabiliz. Azterketa kualitatiboan, hitzen bektore trinkoak baliatu dira, pandemiaren garai desberdinetan hitz etaemoji adierazgarrienek esanahian izan duten bilakaera aztertzeko.