Browsing by Author "Romero , Julian"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Mikrogliaren aktibazioa eta 2 motako hartzaile kannabinoidearen de novo adierazpena loki bihurguneko epilepsia ereduanTerradillos Irastorza, Itziar; Bonilla Del Rio, Itziar; Atxikallende Urkaregi, Svein; Egaña Huguet, Jon; Rico Barrio, Irantzu; Buceta Salazar, Ianire; Lekunberri Odriozola, Leire; Reguero Acebal, Leire; Mendizabal Zubiaga, Juan Luis; Romero , Julian; Grande , Maria Teresa; Hillard , Cecilia J.; Puente Bustinza, Nagore; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Grandes Moreno, PedroLoki bihurguneko epilepsia (ingeleseko Mesial Temporal Lobe Epilepsy, MTLE) epilepsia partzial mota ohikoena da, tratamenduari erresistentzia handia garatzen duena eta osasun fisiko eta mentala erabat kaltetzen dituena. Ikerketa honetan epilepsiarekin erlazionaturik egon daitezkeen inflamazio prozesuekin gertatzen den mikrogliaren aktibazioan eta CB2 hartzailearen espresioan zentratu gara. Izan ere, mikroglia M1 inflamazio-aldeko egoeran ala M2 inflamazio-kontrako egoeran sartzen da CB2 hartzailearen aktibazioaren bidez. Gainera, hartzaile horren espresioa, garun lesioetan eta neuroendekapenezko zenbait gaixotasunetan, handitzen dela frogatu da. Ikerketa honetan, CB2 hartzailearen adierazpena hipokanpoan aztertu dugu MTLE sagu eredu batean. Helburu honetarako CB2 hartzailearen espresioa markatuta duten saguak (CB2-GFP) eta hartzailea adierazten ez duten saguak erabili ditugu (CB2-KO).