Browsing by Author "Rodriguez Romero, Jon"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Manganeso dioxidozko superkondentsadore hibridoen karakterizazio elektrokimikoaRodriguez Romero, Jon; Goikolea Nuñez, Eider; Ruiz de Larramendi Villanueva, IdoiaIkerketa lan honetan superkondentsadore hibrido bat prestatu da, elektrodo positibo gisa manganeso dioxidoa erabiliz eta elektrodo negatibo moduan ikatz aktibatu komertzial bat. Horretarako hainbat egituratako manganeso dioxido lagin bi prestatu dira eta beraien karakterizazio fisiko-kimikoa eta elektrokimikoa burutu da hiru elektrolito akuoso desberdinetan: 1 M KOH, 0,5 M Na2SO4 eta 0,5 M Na2SO4 + 0,2 mM MnSO4. Ondoren, emaitza elektrokimiko onenak eman dituen laginarekin sistema hibrido finala eraiki da ikatz:MnO2 masa-balantze aproposa erabiliz 1 M KOH, eta 0,5 M Na2SO4 + 0,2 mM MnSO4 elektrolitoetan. Azken honetan lortu dira emaitzarik onenak, 15,6 Wh kg-1-eko energia dentsitatea lortuz 1 kW kg-1-eko potentzian. Hitz gakoak: Superkodentsadore hibridoa, energia metaketa, elektrokimika, elektrodo pseudokapazitiboa, manganeso dioxidoa.