Browsing by Author "Rodriguez Poza, Aintzane"
Now showing 1 - 6 of 6
- Results Per Page
- Sort Options
Item Bigarren Aukerako Ikastetxeak: zubiak baino gehiago(TANTAK) Rodriguez Poza, Aintzane; Miguelena Torrado, Joana; Callado Iza, IkerItem Desgaitasuna eskubideen ikuspegitik: adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta bizi-kalitatea Gipuzkoan(TANTAK) Amunarriz Iruretagoiena, Irati; Rodriguez Poza, Aintzane; Manterola Pavo, PeioItem Euskal Herriko haurtzaro zaurgarriaren eskubideak COVID-19aren garaian. BIZIPOZA elkartearen kasuaManterola Pavo, Peio; Rodriguez Poza, Aintzane; Amunarriz Iruretagoiena, IratiCOVID-19aren pandemia baino lehen eskubide-egoera zaurgarrian zeuden haurrak aurkitzen dira BIZIPOZA izeneko elkarteen elkartean. Bada, izurrian zehar indarrean jarri ziren birusaren aurkako neurriek gizarte osoan izan duten eragina dela-eta, BIZIPOZAko elkarteetako kideen eskubide eta ongizate egoeran izan zuten eraginaren nolakotasuna ikertu nahi izan dugu. Hala, familiei eta elkarteei zuzendutako galdetegi itxien eta senitarteko batzuekin izandako elkarrizketen bitartez, pandemiak haurren eskubideak are gehiago murriztea ekarri duela eta, hein batean sikiera, administrazioan zein familietan hartutako erabakiek, nahiz elkarteek beren lana konplitzeko izan dituzten oztopoek, dretxoen gutxitze horretan eragin dutela ikusi dugu.Item Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntzaren Museoko urtekarien balioa Hezkuntzaren Historiarako lehen mailako iturri gisaAmunarriz Iruretagoiena, Irati; Rodriguez Poza, Aintzane; Manterola Pavo, PeioErakunde askok memoriak, urtekariak, aktak etab. idazten dituzte egindako lanen berri emateko. Ez da desberdina hezkuntza-erakundeen kasuan, XIX. mendearen amaieraz geroztik hainbat motatako memoriak egin baitituzte: ikuskaritzakoak, oposizio-aldikoak, praktiketakoak… Duela gutxi arte gutxietsiak izan badira ere, gero eta egile gehiago dira, iturri gisa duten balioaz ohartuta, Hezkuntzaren Historia arloko hainbat ikerketatan iturri nagusi gisa erabiltzen hasi direnak. Mota askotariko memorien ekoizpen horren baitan, urtekariak topa ditzakegu. Azken hauek lehen mailako iturri gisa duten balioa nabarmendu nahi da dagokigun ekarpenean.Item Gipuzkuako babes sistematik ateratzen diren gazteen helduarorako trantsizioa(TANTAK) Bastero Osez, Iratxe; Miguelena Torrado, Joana; Rodriguez Poza, AintzaneItem Ideologia Elbira Zipitriaren pentsamendu eta praxi pedagogikoan. Euskal etxe-eskolako ikasleen lanen analisiaManterola Pavo, Peio; Amunarriz Iruretagoiena, Irati; Rodriguez Poza, AintzaneElbira Zipitriak frankismoan betean zabaldu zuen eskolaren berezitasun metodologikoak, euskararen erabilera zein euskaltzaletasunak beti eman izan du arreta. Alta, pedagogo euskaldunak finkatuta zituen ziamendu ideologikoak ere indartsuak ziren, eta hala islatu zuen eskola-ekimenean. Hori dela eta, Elbiraren hezkuntza-egitatetik abiatuta, bere ideal pedagogiko eta politikoetara hurbiltzea dugu xede. Horretarako, bere ikasleek osaturiko eskola-koadernoak aztertu, sustatu zituen jakintzen zein hizkuntzaren irakaskuntzaren kutsu ideologikoaz jabetu gara. Azkenik, Zipitriarentzat, hezkuntza bere ideologia osatzen zuten abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna helarazteko baliabide bat ere bazela ondorioztatu dugu.