Browsing by Author "Rodrigo Lorenzo, Irati"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Euskara-gaztelania elebidunen kode-alternantzia: gazteentzako euskal irratsaio baten analisiaRodrigo Lorenzo, IratiDiskurtso berean hizkuntza bi konbinatzeari deritzo kode-alternantzia (KA), eta hizkuntzen arteko kontaktuaren ondorioz komunitate elebidunetan sortzen den fenomenoa da. Lan honen helburua da Gaztea irratiko lau orduko irratsaio bateko corpusean oinarrituta, euskara-gaztelania hizkuntza bikotean ekoizten diren kode-alternantzia motak aztertzea. KAren erabilera ezaugarritzat duen Jon Gotzon Aldaparena (JG) esatariaren estilizazio linguistikoaren zenbait alderdi deskribatu nahi dira KA adibideen maiztasun eta nolakotasunari erreparatuta. Emaitzek erakutsi dute maiztasunari dagokionez esatarien artean aldea egon arren, Jon Gotzonen kasuan nabarmen gehiago ageri direla. Horrez gain, KA motei dagokienez, parte-hartzaileen artean joera desberdinak ageri dira, eta JGren mota nagusia ez da beste esatariengan nagusitzen dena, izan ere JGren kasuan esaldi artekoak nabarmentzen dira. Beraz, JGren diskurtsoan oinarrizko elementu gertatzen den KAk bereizgarri kuantitatibo zein kualitatiboak ditu.