Browsing by Author "Reguero Acebal, Leire"
Now showing 1 - 7 of 7
- Results Per Page
- Sort Options
Item Endokannabinoide sistemaren parte-hartzea arratoien garuntxoaren jaio osteko garapenean(EKAIA) Buceta Salazar, Ianire; Rico Barrio, Irantzu; Egaña Huguet, Jon; Atxikallende Urkaregi, Svein; Terradillos Irastorza, Itziar; Puente Bustinza, Nagore; Reguero Acebal, Leire; Royo Zubillaga, Naiara; Bonilla Del Rio, Itziar; Medrano Peral, Aitor; Mendizabal Zubiaga, Juan Luis; Gomez Urkijo, Sonia; Ramos Uriarte, Almudena; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Grandes Moreno, Pedro; Elezgarai Gabantxo, IzaskunItem Ingurune aberastua: nerabezaroan alkoholarekin trataturiko C57BL6 saguen terapia eraginkorra?Rico Barrio, Irantzu; Peñasco Iglesias, Sara; Puente Bustinza, Nagore; Reguero Acebal, Leire; Egaña Huguet, Jon; Buceta Salazar, Ianire; Torres Maldonado, Paula; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Grandes Moreno, PedroGehiegizko alkohol-kontsumoa, batez ere nerabezaroan, egungo gizarteak kezkatzen duen arazo larrienetako bat da. Hainbat ikerketek etanolak eta sistema endokannabinoideak (SE) elkar eragiten dutela agerian utzi dute, azken honen funtzioa eraldatuz. Ingurune aberastuak (IAk) aldaketa molekular, anatomiko zein funtzionalak eragiten ditu garunaren garapen prozesuan. Gure xedea, nerabezaroan droga honen kontsumoaren ondorioz sorturiko eraginei aurre egiteko aberastutako inguruneak helduaroko saguen hipokanpoan duen rola aztertzea izango da.Item Ingurune aberastuak nerabezaroan alkoholarekin trataturiko C57BL6J saguen iraupen luzeko CB 1 hartzailearen mendeko plastikotasuna berreskuratzen du. -Paradigma honen azpian ezkutatzen diren mekanismo zelularren bila-Rico Barrio, Irantzu; Peñasco Iglesias, Sara; Buceta Salazar, Ianire; Puente Bustinza, Nagore; Olea , Ane; Lekunberri Odriozola, Leire; Serrano Murgia, Maitane; Reguero Acebal, Leire; Egaña Huguet, Jon; Terradillos Irastorza, Itziar; Atxikallende Urkaregi, Svein; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Grandes Moreno, PedroGizartean duen prebalentzia-tasa altua dela eta, gehiegizko alkohol-kontsumoa, batez ere nerabezaroan, osasun arazo larria bilakatzen ari da. Alkohol kontsumoaren erregulazioan, endokannabinoide sistemak funtsezko eginkizun bat betetzen du. Izan ere, etanolaren gehiegizko kontsumoak CB1 hartzailearen mendeko iraupen luzeko plastikotasunaren galera eragiten du. Ingurune aberastuak (IAk) hainbat aldaketa mesedegarri eragiten ditu garunaren garapen prozesuan; garun lesio ezberdinen berreskurapenean duen parte-hartzea egiaztatuz. Gure xedea, nerabezaroan alkohol-kontsumoaren ondorioz sorturiko iraupen luzeko plastikotasun asalduren aurrean IAk duen potentzial-tasun terapeutikoa aztertzea da; baita onura posible horien azpian dauden mekanismo zelularrak ere.Item Kannabidiolaren eragina hipoxia-iskemia eragin zaien arratoi jaioberrien ereduanCeprián Costoso, María; Reguero Acebal, Leire; Puente Bustinza, Nagore; Buceta Salazar, Ianire; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Martínez Orgado, José Antonio; Grandes Moreno, PedroJaioberrietan gertatzen den garuneko kalte iraunkorren arrazoi nagusia hipoxia perinatala da, jaiotzen %1-6 inguruan jazotzen baita. Pertsona hauetako asko hil egiten dira, eta bizirik jarraitzen dutenek hainbat urritasun garatzen dituzte, besteak beste, koordinazio motorra, zein kognizioa eta jokabidearekin erlazionaturikoak. Azken urteotan, kannabinoideak etorkizun oparoko agente neurobabesle gisa azaleratu dira, hainbat garuneko kaltetan. Esaterako, kannabidiol fitokannabinoideak (CBD) hipoxia-iskemia (HI) eragin zaien animaliengan gertatzen diren garuneko kalteak ekiditen ditu hein handi batean, bai arlo kognitibo eta motorrean eta bai eta maila molekularrean eta zelularrean ere. Proiektu honetan, HI eragin zaien arratoien garun-eskualde minduetan, CBD-ak duen eragina aztertu da egitura mailan.Item mglu2 eta mGlu3 glutamatoaren hartzaile metabotropikoen kokapena CB1 hartzaile kannabinoidearekiko hipokanpoaren hiluseanMedrano Peral, Aitor; Buceta Salazar, Ianire; Ramos Uriarte, Almudena; Egaña Huguet, Jon; Bonilla Del Rio, Itziar; Royo Zubillaga, Naiara; Rico Barrio, Irantzu; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Puente Bustinza, Nagore; Reguero Acebal, Leire; Atxikallende Urkaregi, Svein; Terradillos Irastorza, Itziar; Soria Gómez, Edgar; Mendizabal Zubiaga, Juan Luis; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Meana Martinez, Javier; Gomez Urkijo, Sonia; Grandes Moreno, PedroHiponkanpoko horzdun zirkunboluzioko hilusean, CB1 hartzaile kannabinoide eta mGlu2 etamGlu3 glutamatoaren hartzaile metabotropikoen arteko hurbiltasuna eta kolokalizazioaren berri emanizan da. mGlu2 edo mGlu3 hartzaileak selektiboki ezabatzeko manipulatutako saguen burmuinakerabiliz CB1arekiko aipatutako mGlu bakoitzaren erlazioa zehaztu ahal izan dugu. mGlu2 hartzaileaprozesu neuronaletan ikusia izan zen, CB1-arekin kolokalizatu ahal zuen tokietan, mGlu3-a berriz,glia prozesuetan aurkitu zen eta, nahiz eta zenbait kasutan kolokalizazioa aurkeztu izan zuen,gehienetan CB1dun botoi sinaptikoekin harremana zuten sinapsien inguruko prozesuetan topatugenuen.Hitz gakoak: Horzdun zirkunboluzioa, mikroskopia elektronikoa, sistema endokannabinoidea,inmunohistokimikaItem Mikrogliaren aktibazioa eta 2 motako hartzaile kannabinoidearen de novo adierazpena loki bihurguneko epilepsia ereduanTerradillos Irastorza, Itziar; Bonilla Del Rio, Itziar; Atxikallende Urkaregi, Svein; Egaña Huguet, Jon; Rico Barrio, Irantzu; Buceta Salazar, Ianire; Lekunberri Odriozola, Leire; Reguero Acebal, Leire; Mendizabal Zubiaga, Juan Luis; Romero , Julian; Grande , Maria Teresa; Hillard , Cecilia J.; Puente Bustinza, Nagore; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Grandes Moreno, PedroLoki bihurguneko epilepsia (ingeleseko Mesial Temporal Lobe Epilepsy, MTLE) epilepsia partzial mota ohikoena da, tratamenduari erresistentzia handia garatzen duena eta osasun fisiko eta mentala erabat kaltetzen dituena. Ikerketa honetan epilepsiarekin erlazionaturik egon daitezkeen inflamazio prozesuekin gertatzen den mikrogliaren aktibazioan eta CB2 hartzailearen espresioan zentratu gara. Izan ere, mikroglia M1 inflamazio-aldeko egoeran ala M2 inflamazio-kontrako egoeran sartzen da CB2 hartzailearen aktibazioaren bidez. Gainera, hartzaile horren espresioa, garun lesioetan eta neuroendekapenezko zenbait gaixotasunetan, handitzen dela frogatu da. Ikerketa honetan, CB2 hartzailearen adierazpena hipokanpoan aztertu dugu MTLE sagu eredu batean. Helburu honetarako CB2 hartzailearen espresioa markatuta duten saguak (CB2-GFP) eta hartzailea adierazten ez duten saguak erabili ditugu (CB2-KO).Item Sistema endokannabinoidearen eragina estres kronikodun sagu eredu bateanEgaña Huguet, Jon; Fernandez , Andrea; Royo Zubillaga, Naiara; Reguero Acebal, Leire; Puente Bustinza, Nagore; Grandes Moreno, Pedro; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Sarria Arostegi, RafaelGaur egun, gero eta ebidentzia gehiago aurkitzen dira sistema endokannabinoideak (eCB) estres-prozesuetan duen ondorioei buruz. Sistema horretan dagoen CB1 hartzailea (CB1R) genetikokiezabatzeak hipotalamo-hipofisi-adrenal (HPA) ardatzaren aktibitatea areagotzea eragiten du etaanimaliak estresera sentsibilizatzen ditu. Are gehiago, ikerketa neurofisiologikoek erakutsi dutenez,CB1 hartzailearen aktibitatean aldaketak gertatzen dira estresaren ondorioz. Aurkikuntza hauek badiraere, ez da oso ezaguna estresaren eragina aipatutako giltzurrun gaineko guruinaren sistemaendokannabinoidean.