Repository logo
Communities & Collections
All of DSpace
  • English
  • العربية
  • বাংলা
  • Català
  • Čeština
  • Deutsch
  • Ελληνικά
  • Español
  • Suomi
  • Français
  • Gàidhlig
  • हिंदी
  • Magyar
  • Italiano
  • Қазақ
  • Latviešu
  • Nederlands
  • Polski
  • Português
  • Português do Brasil
  • Srpski (lat)
  • Српски
  • Svenska
  • Türkçe
  • Yкраї́нська
  • Tiếng Việt
Log In
New user? Click here to register. Have you forgotten your password?
  1. Home
  2. Browse by Author

Browsing by Author "Ramos Miguel, Alfredo"

Filter results by typing the first few letters
Now showing 1 - 3 of 3
  • Results Per Page
  • Sort Options
  • No Thumbnail Available
    Item
    Giza garun postmortemeko nukleo neuronalen eta ez-neuronalen banaketa
    Martinez Peula, Oihane; Ramos Miguel, Alfredo; Moretin Campillo, Benito; Callado Hernando, Koldo; Meana Martinez, Javier; Rivero Calera, Guadalupe
    Zelulen banaketa teknikak gaixotasun ezberdinen diagnostikoan eta pronostikoan maiz erabiltzen dira. Ikerkuntza arloan, teknika hauek ere mekanismo zelular ezberdinak ulertzeko erabilgarriak izan daitezke. Fluoreszentzia bidez aktibatutako zelulen banaketak (FACS) eskaintzen dituen abantailak direla eta, gaixotasun neuroendekaitzaileen eta psikiatrikoen etiopatogenia ulertzeko tresna bezala postulatu da. Ikerketa honetan, izoztutako giza garun postmortemeko laginetatik nukleo neuronal eta ez-neuronalak FACSen bidez banatzea lortu da. Protokolo honi esker, nerbio sistema zentraleko zelula mota bakoitzean espezifikoki ematen diren erregulazio mekanismoak aztertzeari atea ireki zaio.
  • No Thumbnail Available
    Item
    GRM2 eta GRM3 geneen adierazpenaren ebaluazioa subjektu eskizofrenikoen garun postmortemeko kortex aurrefrontalean
    Santas Martín, Jon Ander; Ramos Miguel, Alfredo; Callado Hernando, Koldo; Meana Martinez, Javier; Rivero Calera, Guadalupe
    mGluR2/3ren farmako aktibatzaileak eskizofreniaren disfuntzio glutamatergikoa tratatzeko saiatu dira eraginkortasun eskasarekin, baliteke klozapinak edo beste antipsikotikok eragindako mGluR2ren murrizketagatik. mGluR2/3 kodetzen duten GRM2 eta GRM3ren gene-adierazpena qPCRz neurtu zen postmortem garuneko kortex aurrefrontalean. Tratamendu antipsikotikoaren, eta bereziki klozapinaren, eragina ebaluatu zen, tratatu eta ez-tratatutako subjektu eskizofrenikoetan. GRM2 eta GRM3ren gene-adierazpenean ez zen desberdintasunik aurkitu subjektu eskizofrenikoen eta kontrolen artean. Klozapinak ez zuen GRM2/3 gene-adierazpena esanguratsuki modulatu beste antipsikotikoekin konparatuz. GRM2ren transkripzio murriztuak ez du mGluR2ren dentsitate murriztua azaltzen.
  • No Thumbnail Available
    Item
    Paziente eskizofreniko eta kontrolen garun kortexean D2, CB1 eta mGlu2 hartzaileen espresio aldakortasunaren ikerketa
    de la Cuesta Barrutia, Jon; Peñagarikano Ahedo, Olga; Callado Hernando, Koldo; Meana Martinez, Javier; Ramos Miguel, Alfredo; Erdozain Fernandez, Amaia Maite
    Eskizofrenia gaixotasun psikiatriko larria da, non sistema dopaminergiko, kannabinoide eta glutamatergikoaren asaldura dagoen. Ikerketa honetan sistema hauen parte diren D2 dopamina, CB1 kannabinoide eta mGlu2 glutamato hartzaileen espresioa aztertzen da subjektu eskizofreniko eta kontrolen post-mortem garunen kortex prefrontalean. Honetarako, fluoreszentzian eta kimioluminiszentzian oinarritutako Western Blot teknika erabili da. Honenbestez, CB1 eta mGlu2 hartzaileen espresio murrizpen esanguratsua aurkitu da eskizofrenikoetan, antipsikotikoen tratamenduaren eraginak ere honetan lagunduz. Alabaina, D2 hartzailearekiko ez da inolako desberdintasun esanguratsurik antzeman.

DSpace software copyright © 2002-2025 LYRASIS

  • Privacy policy
  • End User Agreement
  • Send Feedback