Browsing by Author "Prol Godoy, Irati"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Instalazio termikoen Termoekonomia-diagnostikoaProl Godoy, Irati; Picallo Perez, Ana; Sala Lizarraga, José Maria PedroBaliabide fosilak agortzen daudelako edo klima-aldaketa dagoelako, energia aurrezteko hainbat teknika sustatu dira. Instalazio termikoen mantentze-lanak funtsezkoak dira ekipoen eta sistemen funtzionamendu egokia bermatzeko. Horretarako, diagnostiko bat egitea da gakoa, akatsak detektatu eta ebaluatu ahal izateko. Termoekonomia-diagnostikoak identifikatzen du sistemaren anomalia batek eragindako kostuen igoera. Horrela, lan honetan azaltzen dira Termoekonomia-diagnostikoa eraikinen instalazio-termikoetan aplikatzeko oinarri teorikoak. Termoekonomia-diagnostikoaren nondik-norakoak eta ikerketarako instalazio esperimentala azaltzen dira, alegia.Item Termoekonomia eta Adimen Artifiziala batzeko metodoa, eraikinen instalazio termikoetan klima-aldaketaren ondorioak kalkulatzekoProl Godoy, Irati; Picallo Perez, Ana; Sala Lizarraga, José Maria Pedro; Rey Martinez, JavierEraikinen energia-kontsumo handiak, berotegi efektuko gasen isuriak, eta klima-aldaketaren tenperatura-igoera kontuan hartuta, beharrezkoa da eraikinen sistema termikoen funtzionamendua aztertzea eta hobetzea. Horregatik metodologia bat garatu da, Termoekonomia eta Adimen Artifizialeko metodoak nahastuz, klima-aldaketak eragindako eraikinen sistema termikoen kostu aldaketak iragartzeko.