Browsing by Author "Perez de Nanclares Arregi, Elixabet"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Onddo harizpitsuen garapenaren erregulazioan parte hartzen duten transkripzio faktoreen dinamika zelularraOtamendi Elizalde, Ainara; Perez de Nanclares Arregi, Elixabet; Oiartzabal Arano, Elixabet; Cortese , Marc S.; Espeso Fernandez, Eduardo Antonio; Etxebeste Juarez, OierHainbat zelula mota hazkuntza polarizatuaren bidez hazten dira, besteak beste neurona, polen-hodi eta harizpi itxurako onddoen hifak. Zelula horiek noranzko bakar batean asimetrikoki hazten dira, luzatzen ari diren hodien itxuraz. Zelulen hazkuntza gunea kanpo inguruarekin kontaktu zuzenean dago, eta estimulu bat jasotzean informazio hori nukleora iritsi eta beharrezko erantzuna emateko transdukzio mekanismo konplexuak garatu behar izan dituzte zelula mota horiek. Izan ere, polarizazioaren ondorioz, zelula hazi ahala hazkuntza gunea eta nukleoen arteko distantziak areagotzen doaz. Ondorengo lerroetan, harizpi itxurako Aspergillus nidulans onddoan era honetako transdukzio lanetan diharduen FlbB transkripzio faktorearen dinamika aztertuko da, espora asexualen ekoizpena erregulatzen duena.Item Transkripzio faktoreen bidezko punta-nukleo komunikazioa zelula polarretan: garapenaren kontrola harizpi-formako onddoetanPerez de Nanclares Arregi, Elixabet; Herrero Garcia, Erika; Cortese , Marc S.; Marquina Iñarrairaegui, Ane; Espeso Fernandez, Eduardo Antonio; Ugalde Martinez, Unai; Etxebeste Juarez, OierZelula polarizatuetan hazkundea zelularen puntu batetik ematen da. Era honetako hazkundea dute, esaterako, neuronek, polen hodiek edo hainbat onddo patogenok. Polarizazioak hazkuntza leku eta nukleoaren arteko distantzia handitzen duenez, zelula hauek mekanismo ugari garatu behar izan dituzte ingurugiroko seinaleak polarizazio gunetik nukleora garraiatzeko. Mekanismo horietako batzuetan, transkripzio faktoreek (TF) hartzen dute parte, ADN-aren transkripzioa erregulatzen duten proteinak, alegia. Lan hau harizpi itxurako onddoen zelula polarretan ematen den TF bidezko punta-nukleo komunikazioaren azterketan oinarritu da, zeinak garapenaren kontrolean ezinbesteko funtzioa betetzen duen.