Browsing by Author "Pedrera Diez, Oier"
Now showing 1 - 3 of 3
- Results Per Page
- Sort Options
Item Bigarren Hezkuntzako ikasleen Landareekiko Itsutasuna eta biodibertsitatearen kontzeptualizazioaPedrera Diez, Oier; Barrutia Sarasua, Oihana; Diez Lopez, JoserraLandareak egunero ikusi eta bizitzarako ezinbestekoak izan arren, eskuarki ez dira aintzat hartuak izaten. Landareekiko Itsutasuna izenaz ezagututako fenomeno hau, landareei arreta jartzea eragozteaz gain, hauen gaineko interes murritzaren eta ezezagutza orokorraren erantzulea da; honek aldi berean jasangarritasunaren lorpenean negatiboki eragiten duelarik. Ikerketa honetan Bigarren Hezkuntzako ikasleek fenomeno honen alderdi desberdinak pairatzen dituzten aztertu da. Horrela, ezagutza Bigarren Hezkuntzan zehar progresiboki hobetzen dela behatu bada ere, Landareekiko Itsutasuna ikasle askotan azaleratu da, aspektu desberdinak uztartzen dituen fenomeno multidimentsionala dela ondorioztatuz, hau fenomenoari aurre egiteko estrategia didaktiko egokiak diseinatzeko garrantzitsua delarik.Item Euskal haur eta gazteen biodibertsitate-alfabetatzea: kezka iturri bat(EKAIA) Barrutia Sarasua, Oihana; Pedrera Diez, Oier; Diez Lopez, JoserraItem Laguntzen al dute testuliburuek zientzia ulermen kontzeptual sakona garatzen? Landareen nutrizioa aztergaiPedrera Diez, Oier; Barrutia Sarasua, Oihana; Diez Lopez, JoserraTestuliburuak baliabide erabilienetarikoak dira zientzien hezkuntzan. Ondorioz, horien azterketa funtsezkoa da bai ikasleek jasotzen duten instrukzioaren kalitatea eta tipologia ezagutzeko bai liburuak hobetzeko. Ikerketa honetan landareen nutrizioaren gaiaren lanketa aztertu da 1. Batxilergoko Biologiako testuliburuetan oinarrizko lau aspekturi erreparatuz: egitura, eduki kontzeptuala, irudiak eta jarduerak. Hala, EAEn gehien erabiltzen diren liburuek ikaskuntza erreproduktibo eta azalekoa sustatzen dutela behatu da; zientzien ikaskuntza/irakaskuntzaren egungo helburuak diren konpetentzia zientifikoaren eta modelo zientifikoen ulermen sakonaren garapenerako ahuldadeak erakutsiz.