Browsing by Author "Ortega Conejero, Jose Enrique"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Aurresan ezin den Estres Kroniko Moderatua (Chronic Unpredictable Mild Stress, CUMS): depresioaren animalia-ereduaErkizia Santamaria, Ines; Ortega Conejero, Jose Enrique; Horrillo Furundarena, IgorDepresioa gaixotasun mental garrantzitsuenetakoa da egungo gizartean. Haren oinarri neurobiologikoak erabat argi ez dauden arren, bai faktore biologikoek, bai ingurumenekoek ere depresioa garatzeko arriskua areagotzen dutela jakina da. Azken hauen artean aipatzekoa da estresa, ikerketa anitzek deskribatu baitute estresaren eta depresioaren arteko erlazioa. Gaixotasun psikiatrikoen ikerketarako funtsezkoak dira animalia-ereduak. Kasu honetan, estres kronikoa eragitean oinarritzen den animalia-eredu baten garapena burutu da. Chronic Unpredictable Mild Stress (CUMS) baliotasun handiko depresioaren eredua da, karraskarietan erabiltzen dena. Ikerketa honetan, portaera-frogen bidez nahiz markatzaile biologikoak neurtuz, animalia-ereduaren ebaluazioa burutu dugu.