Browsing by Author "Oronoz Antxordoki, Maite"
Now showing 1 - 9 of 9
- Results Per Page
- Sort Options
Item Erlazio-erauzketa testu klinikoetan hizkuntzaren prozesamenduaren bidezSantana , Sergio; Perez Ramirez, Alicia; Casillas Rubio, Arantza; Oronoz Antxordoki, MaiteTestu klinikoetan informazio aberatsa dago, besteak beste, medikuntzako entitate izendunak ditugu (botika-izenak,gaixotasun-izenak, etab.) eta hauen arteko erlazioak. Informazio hori erauzteko, ikasketa sakoneko algoritmoakhartu ditugu oinarri eta antzeko patroiak, ez derrigor berdinak, topatzeko gai den sistema bat eraiki dugu. Sistemakbi entitate (adb. botika bat eta gaixotasun bat) erlazionatuta dauden ala ez detektatu eta erlazio mota (adb. kausa)esleitu behar du. Horretarako, Joint AB-LSTM deritzon algoritmoaren ahuleziak aztertu eta desoreka estatistikoariaurre egiteko bi modu proposatu ditugu. Hurbilpena nazioarte mailan ezaguna den ingelesez idatzitako BioNLP2011 datu-sortan ebaluatu dugu.Item Erroreak automatikoki detektatzeko tekniken azterlana eta euskararentzako aplikazioak(ASJU) Diaz de Ilarraza Sanchez, Arantza; Gojenola Galletebeitia, Koldo; Oronoz Antxordoki, MaiteItem Estandar klinikoen itzulpen automatikoa(BAT) Perez de Viñaspre Garralda, Olatz; Oronoz Antxordoki, MaiteItem Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura(UPV/EHU) Oronoz Antxordoki, MaiteItem Hizkuntzaren tratamendu automatikoa euskararen irakaskuntzan(BAT) Arrieta Kortajarrena, Bertol; Diaz de Ilarraza Sanchez, Arantza; Maritxalar Anglada, Montse; Uria Garin, Larraitz; Oronoz Antxordoki, Maite; Aldabe Arregi, Itziar; Niebla Toledano, IanireItem Ideiagintza suizidaren identifikazioa sare sozialetanGracia Urzelai, Sara; Oronoz Antxordoki, Maite; Perez Ramirez, AliciaSuizidioa gizartearen kezka nagusietako bat bilakatu da azken urteetan. Gainera, sare sozialak gure eguneroko-tasunaren parte bilakatu dira, eta emozioak adierazteko erabiltzen dira askotan. Lan honetan sailkapen bitarraburutu da Reddit sare sozialeko mezu baten edukia suizidioarekin erlazionatua dagoen ala ez erabakitzeko.Alde batetik, artearen egoerako sistema gainbegiratuei dagokienean, ELECTRA transformerrarekin lortu daasmatze-tasarik altuena, %97,9koa. Bestalde, ondorioztatu da LDA topiko-ereduak sortutako errepresentazioakbaliagarriak izan daitezkeela ataza honetan, eta hau frogatzeko oinarri-lerroa den sailkatzailea proposatu da,%83,3ko asmatze-portzentaia izan duena 5 topiko erabiliz.Item Osasun-arloko entitate izendunen etiketatzeaOntalvilla Gutierrez, Paula; Atutxa Salazar, Aitziber; Oronoz Antxordoki, MaiteLan honek helburu bikoitza du: alde batetik, transformerretan oinarritutako hizkuntza-ereduak erabiliz medi-kuntzaren alorreko entitate izendunen identifikazioa egiten du, eta bestetik, identifikatutako entitate klinikoakWikidata ezagutza-baseko gaixotasunekin eta sintomekin lotzen ditu. Entitateak ezagutzeko, biomedikuntzakoMedMentions corpusaren gainean, aldez aurretik entrenatutako BERT hizkuntza-eredu orokor batekin (BERTsmall) eta bi BERT espezializaturekin (BiomedNLP-PubMedBERT eta BioBERT) egin dira esperimentuak.Token segida batek medikuntzako entitate bat osatzen ote duen ebaluatu denean, 0,819ko F1 balioa lortu da, etaentitatea zein klase zehatzetakoa den ebaluatu denean, 0,62ko F1 balioa. Gainera, Levenhstein distantzia erabilizezagututako entitateak Wikidatarekin lotzeko lehenengo saiakeran %50 inguruko estaldura lortu da.Item Osasun-txosten elebidunak posible ote?Perez de Viñaspre Garralda, Olatz; Oronoz Antxordoki, MaiteArtikulu honetan osasun-txosten elebidunak lortzea posible dela erakusten dugu, horretarako, tresna-prototipo bat garatuaz. Prototipoa lortzeko zaintza klinikorako informazioa kudeatzeko sistema bat sortudugu horretarako prestatuta dagoen software bati esker. Sistema honen oinarrian dauden terminologia-zerbitzariak sortu ditugu euskara eta gaztelaniarako, eta medikuntzara egokitutako ortografia-zuzentzailebat ere sortu dugu euskararako. Prototipoa eraikitzeko, Donostia Unibertsitate Ospitaleko alta-txostenenbildumako “Digestio-aparatua”ko eredua erabili dugu.Horrela, euskaraz alta-txostenak idazteko etamodu errazean haren terminologiaren gaztelerako baliokideak lortzeko prototipo bat eraiki dugu.Item Osasun-zientzietako terminologiaren euskaratze automatikoaren ebaluazioa, osasungintzako euskal komunitatea inplikatuzPerez de Viñaspre Garralda, Olatz; Oronoz Antxordoki, MaiteOsasun-arloko terminologia euskaraz lortzeko bidean, SNOMED CT nazioarteko terminologia euska-ratzen ari gara.Horretarako KabiTerm eta MatxinMed sistemak aurkeztu ditugu artikulu honetan.KabiTermek termino habiaratuen egitura baliatzen du ingelesezko termino konplexuak euskaratzeko.MatxinMed, Matxin Itzultzaile Automatikoaren osasun-zientzien domeinurako egokitzapena da. Horienebaluaziorako Medbaluatoia kanpaina sortu dugu zeinak osasun-zientzien euskal komunitatea inplikatzenduen.Jendearen inplikazioa oso positiboa izan da eta lortutako emaitzek KabiTermen nagusitasunaerakutsi dute.