Browsing by Author "Ollo Lopez, Andrea"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Langile publikoen Lan Bizitzaren Kalitatea (LBK)Gastearena Balda, Lourdes; Ollo Lopez, Andrea; Larraza Quintana, MartinLan honen helburua da aztertzea zein diren determinatzaileak langile publiko eta pribatuen Laneko Bizitzaren Kalitatea (LBK), ikusteko diferentziak ote dauden, eta ikusteko, halaber, kontratu finkoa edo behin-behinekoa izateak eragina ote duen langileen LBKn. Horretarako aurkezten dugu Laneko Eskakizunen eta Baliabideen Teoria (LEB) izeneko erreferentzia esparrua, zeinaren bidez azaltzen baita, lan inguruneko eskakizunek eta baliabideek sortzen dituzten efektuen bidez, nola nabaritzen dituen langileak ondorio zuzenak eta zeharkakoak bere osasunean eta ongizatean. Emaitzek erakusten dute handiagoa dela langile publikoen eta kontratu finkodunen LBK, gogobetetasunaren arabera neurtzen badugu.Item Presentismoaren determinatzaileak: laneko eskakizunak eta baliabideakGastearena Balda, Lourdes; Ollo Lopez, Andrea; Larraza Quintana, MartinAzterlan honen helburua da langile publiko eta pribatuen presentismoaren aurrekariak zehaztea, ezberdintasunik dagoen ikusteko. Horrez gain, ikusi nahi dugu laneko eskakizunek eta baliabideek nola eragiten duten gaixo egonda lanera joateko erabakian. Laneko baliabideak eta eskakizunak (JD-R, ingelesezko akronimoa) izeneko esparru teorikoaz baliatzen gara. Teoria horren arabera, laneko eskakizunek eta baliabideek eragin dezakete langileak, ongi egon ez arren, lanera joatea erabakitzea. Maila anitzeko teknika estatistikoa erabiliz, emaitzek erakusten dute eskakizunek eta baliabideek azaltzen dutela presentismoa, eta aurrezkari horien ondorioak desberdinak dira sektore publikoan eta pribatuan. Horrenbestez, presentismoa gutxitzeko, komeni da kontuan hartzea baliabideek eta eskakizunek bi sektore horietan duten eragina.