Browsing by Author "Olea , Ane"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Ingurune aberastuak nerabezaroan alkoholarekin trataturiko C57BL6J saguen iraupen luzeko CB 1 hartzailearen mendeko plastikotasuna berreskuratzen du. -Paradigma honen azpian ezkutatzen diren mekanismo zelularren bila-Rico Barrio, Irantzu; Peñasco Iglesias, Sara; Buceta Salazar, Ianire; Puente Bustinza, Nagore; Olea , Ane; Lekunberri Odriozola, Leire; Serrano Murgia, Maitane; Reguero Acebal, Leire; Egaña Huguet, Jon; Terradillos Irastorza, Itziar; Atxikallende Urkaregi, Svein; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Grandes Moreno, PedroGizartean duen prebalentzia-tasa altua dela eta, gehiegizko alkohol-kontsumoa, batez ere nerabezaroan, osasun arazo larria bilakatzen ari da. Alkohol kontsumoaren erregulazioan, endokannabinoide sistemak funtsezko eginkizun bat betetzen du. Izan ere, etanolaren gehiegizko kontsumoak CB1 hartzailearen mendeko iraupen luzeko plastikotasunaren galera eragiten du. Ingurune aberastuak (IAk) hainbat aldaketa mesedegarri eragiten ditu garunaren garapen prozesuan; garun lesio ezberdinen berreskurapenean duen parte-hartzea egiaztatuz. Gure xedea, nerabezaroan alkohol-kontsumoaren ondorioz sorturiko iraupen luzeko plastikotasun asalduren aurrean IAk duen potentzial-tasun terapeutikoa aztertzea da; baita onura posible horien azpian dauden mekanismo zelularrak ere.