Browsing by Author "Ocerin Amondarain, Garazi"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Epe luzerako ondorioak loki-lobuluko epilepsia sagu-eredu baten garuneanOcerin Amondarain, Garazi; Anaut Lusar, Ilazki; Mimenza Saiz, Amaia; Lekunberri Odriozola, Leire; Serrano Murgia, Maitane; Soria Gómez, Edgar; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Rico Barrio, Irantzu; Puente Bustinza, Nagore; Egaña Huguet, Jon; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Grandes Moreno, PedroLoki-lobuluko epilepsia helduetan ematen den epilepsia mota ohikoena da. Eskuragarri dauden farmakoek neuronen gehiegizko kitzikagarritasuna murrizten duten arren, beti ez dira eraginkorrak izaten. Gaur egungo ikerketak gaitzean aktibatutako mekanismo neuroinflamatorioen kontrolean oinarritzen dira. Hartara, garuneko zelula ez neuronalak eta sistema endokannabinoidea itu terapeutiko gisa proposatu dira. Izan ere, neuroinflamazioarekin erlazionaturik dauden glia zelulek kannabinoide hartzaileak adierazten dituzte. Ikerketa honetan, glia zelula eta kannabinoide sisteman gertatutako aldaketak eta burmuinean zehar erasandako eskualdeak aztertu dira loki-lobuluko epilepsia sagu ereduan. Era ohargarrian, aldaketa anatomiko hauek kognizio (oroimenean) eta emozio-egoeretan (antsietatea) eragina dute.Item Omega-3en propietate onuragarriak alkoholak nerabezaroan eragiten dituen kalteak berreskuratzeko C57BL6/J sagu arretanSerrano Murgia, Maitane; Lekunberri Odriozola, Leire; Mimenza Saiz, Amaia; Saumell Esnaola, Miquel; Garcia Del Caño, Gontzal; Soria Gómez, Edgar; Ocerin Amondarain, Garazi; Bonilla Del Rio, Itziar; Puente Bustinza, Nagore; Ramos Uriarte, Almudena; Gerrikagoitia Marina, Inmaculada; Elezgarai Gabantxo, Izaskun; Rico Barrio, Irantzu; Grandes Moreno, PedroAlkohola nerabezaroan kontsumitzeak kalte anitzak dakartza, bereziki hipokanpoko endokannabinoide sisteman eta, ondorioz, oroimenean. Omega-3 gantz-azidoek sistema endokannabinoidearen bidez onurak eragiten dituzte oroimenean. Gainera, alkoholak eragiten dituen hainbat kalte berreskuratu ditzakete, izan ere, jaioaurreko alkohol esposizioak neuronen plastikotasunean eragiten dituen kalteak berreskuratzen dituzte. Azterlan honen helburua omega3-an aberastutako dietak nerabezaroan alkohola edateak oroimenean eragin dituen kalteak berreskuratzeko tratamendu aproposa den aztertzea da. Baita horren azpian ezkutatzen diren hipokanpoko endokannabinoide sistemari lotutako mekanismo molekularrak ikertzea ere.