Browsing by Author "Niederwanger , Michael"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Erantzun Modulagarriak Cd Estresaren Pean Magurio Arruntean (Littorina littorea)Niederwanger , Michael; Dallinger , Reinhard; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Soto Lopez, Manuel; Benito Fernandez, DenisItsas ingurunean hainbat kutsatzaileek sortutako toxizitatea sakonki izan da ikertua hainbat espezie zentinelen bidez (Moluskuak, beste batzuen artean). Ikerketa hauek, antolamendu biologikoko maila desberdinetan toxizitate mekanismoak argitzen lagundu dute, maila molekularretik, ekosistema mailaraino. Hala ere, gehiengo diseinu esperimentaletan, kutsatzaile kontzentrazioak ingurugiroan aurki daitezkeenak baino askoz ere altuagoak izan ohi dira. Ikerketa honen helburua kadmio kontzentrazio subletala (0.25 eta 1 mg Cd/l) 21 eguneko esposiziopean magurio arruntean (Littorina littorea) sortzen diren ondorio biologikoen determinazioa da. Hauen segida tenporala zehazteko helburuarekin, organo desberdinak (liseri-guruin/gonada konplexua eta zakatzak) disekzionatu ziren 0, 4 eta 12 ordu eta 1, 3, 7, 14 eta 21 esposizio egunen ostean eta 12 eguneko detoxifikazio periodo baten ondoren. Biomarkatzaile desberdinak erabili dira maila zelularrean (metalen metaketa intralisosomikoa, aldaketa estrukturalak sistema lisosomikoan) eta ehun mailan (liseri-zelulen eta zelula basofiloen arteko proportzio erlatiboaren aldaketak, liseri-epitelio eta arnas epitelioaren aldaketa morfologikoak). . Biomarkatzaileetan alterazio esanguratsuak segida tenporal desberdinetan gertatu ziren Cd esposizioaren ondorioz aipatutako erantzun biologikoetan. Honela, aldaketa histopatologiko azkarrak (egun 1) zakatzetan eman ziren, ehun mailako biomarkatzaileetan berriz beranduago gertatu ziren (7 egun). Horregatik, alerta goiztiarreko parametroa kontsideratu daiteke iragazketaz elikatzen ez diren organismoetan ere, betiere urpean mantentzen badira. Erabilitako biomarkatzaileak oso sentikorrak izan dira Cd kontzentrazio ez hilgarrietara mantendutako Littorina littorea magurioetan eta erantzun zelularrak oso denbora tarte laburretan izan dira ikusgai (<1 egun). Espero bezala, antolamendu biologiko konplexuagoko erantzunak beranduago izan dira ikusgai (1-7 egun). Kontrol eta talde esperimentalen arteko desberdintasun esanguratsuko puntu kritikoa sistema osoan 7. egunean ezarri da. Biomarkatzaileak, Ingurumen Toxikologia eta Kutsadura, Kadmioa, Histopatologia.