Browsing by Author "Moretin Campillo, Benito"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Giza garun postmortemeko nukleo neuronalen eta ez-neuronalen banaketaMartinez Peula, Oihane; Ramos Miguel, Alfredo; Moretin Campillo, Benito; Callado Hernando, Koldo; Meana Martinez, Javier; Rivero Calera, GuadalupeZelulen banaketa teknikak gaixotasun ezberdinen diagnostikoan eta pronostikoan maiz erabiltzen dira. Ikerkuntza arloan, teknika hauek ere mekanismo zelular ezberdinak ulertzeko erabilgarriak izan daitezke. Fluoreszentzia bidez aktibatutako zelulen banaketak (FACS) eskaintzen dituen abantailak direla eta, gaixotasun neuroendekaitzaileen eta psikiatrikoen etiopatogenia ulertzeko tresna bezala postulatu da. Ikerketa honetan, izoztutako giza garun postmortemeko laginetatik nukleo neuronal eta ez-neuronalak FACSen bidez banatzea lortu da. Protokolo honi esker, nerbio sistema zentraleko zelula mota bakoitzean espezifikoki ematen diren erregulazio mekanismoak aztertzeari atea ireki zaio.