Browsing by Author "Montero Santos, Raul"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Biomolekulen elkarrekintzak eta fotofisika aztertzen laser espektroskopiaren bidezLamas Frejo, Iker; Camiruaga Leza, Ander; Parra Santamaria, Maider; Usabiaga Gutierrez, Imanol; Montero Santos, RaulBizitzarako ezinbestekoak diren molekulek fotoegonkortasun altua erakusten dute erradiazio UM xurgatu ostean. Zentzu honetan, eskuarki onartuta dago barne aldaketa ultraazkarra fotoegonkortasun maila altua izatearekin erlazionatuta dagoela, baina, era berean, prozesu honek harreman zuzena du konposatuaren egitura molekularrarekin, egitura-aldaketa txiki batek energia potentzial gainazalen topologia nabarmen aldatu dezake eta. Molekula hauen lasaikuntza azkarra kontrolatzen dituzten egitura faktoreak edota konposatuen artean eratzen diren elkarrekintzak zeintzuk diren zehazteko laser espektroskopia ezinbesteko teknika bilakatu da. Lan honetan, biomolekulen egitura zein dinamika gas-egoeran aztertzeko erabiltzen ohi diren bi tekniken berri emango da.Item Fotobabesleen eraginkortasuna aztertzen laser espektroskopiaren bidezLamas Frejo, Iker; Montero Santos, Raul; Parra Santamaria, Maider; Camiruaga Leza, Ander; Usabiaga Gutierrez, Imanol; Longarte Aldama, AsierLan honetan fotobabesle sintetiko familia baten erlaxazio ez-erradiatzailea aztertu egin da, erradiazio ultramoretik babesteko erabilgarriak diren jakiteko. Konposatuen lasaikuntza-mekanismoak ezagutzeko, xurgapen iragankorreko espektroskopia eta denboraren araberako fluoreszentzia teknikak erabili diren bitartean, energia minimoko lasaikuntza-bideak CASSCF/CASPT2 metodoen bitartez aurreikusi egin dira. Lan honi esker, molekula sintetiko hauen babespen ahalmena ona dela demostratu da, xurgapen efizientzia handia eta fotoegonkortasun bikainak aurkezten dituzte eta.