Browsing by Author "Maupas , Thomas"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Mikroplastikoen analisia sedimentuetan: Prozedura baten proposamena, balidazioa eta aplikazioaUribe Martinez, Uxue; Maupas , Thomas; Gomez Laserna, Olivia; Kortazar Oliver, Leire; Fernandez Cuadrado, Luis Angel; Mijangos Treviño, Leire; De Diego Rodriguez, AlbertoMikroplastikoak (MP) nonahikoak dira itsas ingurunean. Haien banaketa zabalaren ondorioz, eta kutsatzaileak adsorbatzeko duten gaitasunagatik, MPen toxizitatea uretako organismoentzat handia da. Azken urtetan, sedimentuetako MPen kutsadurari buruzko ikerketa asko egin izan dira. Hala ere, ez dago metodo estandarizaturik laginketa egiteko, laginak prestatzeko eta analisiak burutzeko. Bibliografian aurkitutako hainbat metodo aztertu ondoren, sedimentuetan dauden MPak detektatzeko eta karakterizatzeko metodo bat proposatzen eta balioztatzen dugu lan honetan, benetako laginetan frogatuta emaitza onak eman dituena.Item Mikroplastikoen karakterizazio kimikoa eta morfologikoa: Sopelako Atxabiril hondartzako kasuaLapazaran Bidezabal, Aritz; Uribe Martinez, Uxue; Maupas , Thomas; Gomez Laserna, Olivia; Mijangos Treviño, Leire; De Diego Rodriguez, AlbertoMikroplastikoen presentzia handitzen ari da munduko ozeano guztietan eta biotan, itsasoko uretan, sedimentuetan eta kostaldeetan meta daitezke. Mundu mailako arazo bihurtzen ari den auzi honek euskal kostaldean duen egoera ikertzeke dago oraindik. Sopelako Atxabiribil hondartza abiapuntutzat hartuta eta auzi honetan hastapeneko urratsak emateko, hondartza horretan dauden mikroplastikoak hartu eta morfologikoki eta kimikoki karakterizatu dira. Aztertutako ezaugarriak forma, kolorea eta egitura kimikoa izan dira eta beraien arteko erlazioak zeintzuk diren ikertu da. Bildutako mikroplastiko gehienak bolatxo formadun polietilenozko ale zuriak dira.