Browsing by Author "Madariaga Carrero, Ekaitz"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Gertuko biotinilazioa E2F7 transkripzio faktorearen interaktoma deskribatzeko estrategia gisa: TurboID sistemaren garapenaMadariaga Carrero, Ekaitz; Sutherland , James D.; Mitxelena Sánchez, Jone; Zubiaga Elordieta, Ana MariE2F transkripzio faktoreek (E2F1-8) prozesu biologiko eta gaixotasun ugaritan parte hartzen dute. E2F7ri dagokionez, bere funtzio nagusia geneen adierazpena erreprimitzea dela deskribatu dugu, baina bere ekintza-mekanismoa ezagutzeke dago. Lan honetan, E2F7ren interaktoreak aztertzeko TurboID biotina ligasaren bidezko proteinen gertuko biotinilazio-sistema baten garapena deskribatzen dugu. Horretarako, TurboID-E2F7 ekoizten duten zelula-lerro egonkorrak garatu ditugu. Gure datuek berretsi dute TurboID-E2F7 fusio-proteina zelulen nukleoan kokatzen dela batik bat, E2F7 proteina basatia bezala. Aldiz, bere interaktoreak zitoplasman zein nukleoan daudela ikusi dugu. Gainera, lan honetan garatu den estrategia E2F7ren interaktoreak identifikatzeko sistema baliagarria dela frogatu dugu.