Browsing by Author "Lopez Herguedas, Naroa"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Efektuei Bideratutako Analisia ospitaleko efluenteetan disruptore endokrino potentzialen detekziorako legamia bidezko in-vitro biosaioaz baliatuzLopez Herguedas, Naroa; Cano , Alicia; González Gaya, Belén; Alvarez Mora, Iker; Mijangos Treviño, Leire; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Prieto Sobrino, Ailette; Etxebarria Loizate, Nestor; Zuloaga Zubieta, OlatzOspitale efluenteak urgaineratutako kutsatzaileen ingurumeneko agerpenaren erantzule nagusietako bat kontsideratzen dira izaten dituzten farmako eta disruptore endokrino kontzentrazio altuak kontuan izanda. Lan honetan, efektuei bideratutako analisi (EDA) estrategia erabiltzen da bizkaiko ospitale bateko efluenteko aktibitate estrogenikoaren erantzuleak izan daitezkeen konposatuak identifikatzeko asmoz, zatikatze teknikak, legamia bidezko in-vitro biosaio bat eta susmagarrien analisia konbinatuz. Aktibitatea erakutsi duten frakzioetan detektatu diren estrogenizitatearen hautagaien artean bibliografian disruptore endokrino bezala nabarmendutako zenbait konposatu detektatu dira, hala nola, A bisfenola (1452 ng/L), butilparabenoa (37 ng/L), diurona (3.2 ng/L) eta progesterona (52 ng/L).Item Irudi-analisi eta machine learning bidezko itsas-triku enbrioi biosaioaren automatizazioaAlvarez Mora, Iker; Mijangos Treviño, Leire; Lopez Herguedas, Naroa; Eguiraun Martinez, Harkaitz; Amigo Rubio, Jose Manuel; Monperrus , Mathilde; Etxebarria Loizate, NestorZorionez, sortutako kutsatzaileengan jarritako arreta gero eta handiagoa da, era horretan, horien helmena eta eragin ditzaketen efektuak ikertzeko eta aldez aurretik ezagutzeko. Ingurumen lagin konplexuen kausa-efektu erlazioak azaltzeko analisi kimiko eta toxikologikoaren bateratzea beharrezkoa dela ondorioztatu da. Efektuei Bideratutako Analisia (EDA, effect-directed analysis) bateratze horren adibide garbia da, kutsatzaile nahasketa konplexuetan egon daitezkeen konposatu toxikoen identifikazioa errazten duelarik. Lan honetan, EDA metodologietan aplika daitekeen itsas-triku biosaioaren automatizazioa proposatzen da irudi analisia eta ikasketa automatikoko tresnak erabiliz, prozesuaren lan-karga eta denbora murrizteko. Jatorriko biosaioan neurtzen diren hazkuntza eta alterazio maila, modu automatiko batean neurtzea lortu da, irudi-irakurle baten bidez argazkiak automatikoki atera ondoren. Prozesua MATLABen programatutako kodearen bitartez lortu da, eta aplikazio batean bildu da, programazio ezaguerarik ez dituztenek jarraitu ahal izateko.