Browsing by Author "Lertxundi Ferran, Unai"
Now showing 1 - 3 of 3
- Results Per Page
- Sort Options
Item Gibeleko erradioenbolizazioaren CFD simulazioak: odolaren biskositatearen eragina gibeleko hemodinamikan eta mikroesferen banaketan(EKAIA) Lertxundi Ferran, Unai; Aramburu Montenegro, Jorge; Bilbao Jaureguizar, Jose Ignacio; Rodríguez Fraile, Macarena; Sangro Gómez-Acebo, BrunoItem Gibeleko erradioenbolizazioaren CFD simulazioak: odolaren biskositatearen eragina gibeleko hemodinamikan eta mikroesferen distribuzioanLertxundi Ferran, Unai; Aramburu Montenegro, Jorge; Anton Ramirez, Raul; Bilbao Jaureguizar, Jose Ignacio; Rodríguez Fraile, Macarena; Sangro Gómez-Acebo, BrunoErradioenbolizazioa (RE) gibeleko minbizia tratatzeko metodoetako bat da. Bertan, mikrokateter bidez gibeleko arterian mikroesfera erradioaktiboak injektatzen dira, hauek tumoreak enbolizazio eta erradiazio bidez erasotzeko. Mikroesferen ibilbidea ordenagailu bidezko fluido dinamika simulazioekin (CFD) aztertu daiteke. Kalkulu hauen iraupen luzea arazo bat da medikuntzaren egunerokotasunean simulazioak erabili ahal izateko. Kalkuluak azkartzeko asmoz, odolaren biskositatearen izaera ez-newtondarra izaera newtondarrera sinplifikatu da. Emaitzek erakutsi dute mikroesferen banaketan eta odolaren hemodinamikan biskositate aldakorraren eragina mespretxagarria dela, odola fluido newtondar bezala aztertzearen sinplifikazioa ontzat emanez.Item Mikroesfera-kontzentrazioaren analisia gibeleko erradioenbolizazioan "computational fluid dynamics" simulazioak erabilizLertxundi Ferran, Unai; Aramburu Montenegro, Jorge; Rodríguez Fraile, Macarena; Sangro Gómez-Acebo, Bruno; Anton Ramirez, RaulGibeleko minbizia minbizi-moten artean hirugarren hilgarriena izan zen 2020an. Azken urteotan, erradioenbolizazioa, gibeleko arterian kokatutako kateter baten bidez mikroesfera erradioaktiboak injektatuz gauzatzen den tratamendua, ordenagailu bidezko odol-fluxuaren simulazioen bidez aztertu da. Ikerketa-lan honetan, orain arte ikertu gabe zegoen gai bat aztertzen zen: injekzio-abiaduraren eragina odoleko mikroesfera-kontzentrazioan. Hiru simulazio egin ziren eta emaitzek erakutsi zuten mikroesfera-kontzentrazioaren kurban, denboran zehar, injekzio-abiadurak ez duela eragin handirik, baina bai kurba horren anplitudean. Honi esker, gertuago egon gaitezke tratamendua paziente bakoitzaren beharretara egokitzeko bidean.