Browsing by Author "Lasa Erle, Ganix"
Now showing 1 - 3 of 3
- Results Per Page
- Sort Options
Item EIEH: Industriako interakzio digitalak diseinatzeko erraminta berriaAranburu , Erik; Lasa Erle, Ganix; Gerrikagoitia , Jon KepaAzken urteotako aldaketa sozio-ekonomikoa dela eta, gizartearen nahiak aldatuz joan dira. Gaur egun, behar materialak baino, gizarteak beharrizan emozional eta sozialak betetzea ditu helburu, ondorioz, merkatuak produktu eta zerbitzuetatik haratago doan eboluzioa jasan du, esperientziak eskaintzean zentratuz. Neurri berean, diseinuan, inguruari guztiz lotutako disziplina izanik, esperientziaren alorrean ari da lanean. Hala ere, industria, behar guztiz materialetara zuzenduta egonik, egoera honetara egokitzeke dago oraindik. Horren erakusle, bertako inguru digitaletako esperientzien diseinurako metodo eta erraminten hutsune handia dagoela identifikatu da. Kontestu honen baitan, Mondragon Unibertsitateako Diseinu Berrikuntza Zentroa (DBZ-MU) DANOBATGROUP S.COOP-ekin elkarlanean, inguru digital horien esperientziara bideratutako erraminten sorreran ari da lanean. Horren adibide da artikulu honetan aurkezten den erraminta, Erabiltzaile Interfazeen Esperientzia Hartzailea (EIEH). Erraminta honi esker, erabiltzaileak sistema interaktiboekin dituen esperientziak jasotzen dira, ondoren bere motibazioak betetzen dituen eta lotura emozional eraginkorragoa ahalbidetzen dituen interakzio berriak diseinatu ahal izateko.Item Etxean jakiak hobeto aprobetxatzeko produktu berri baten diseinua: Esperientzien diseinua ardatz hartutaLasa Erle, GanixDiseinuaren jarduna inguruarekin batera garatzen den alorra izanik, gaur egungo kontestu sozio-ekonomikoak, esperientzietan oinarritutako diseinuen sorrera ekarri du. Balore ekonomikoa produktu eta zerbitzuetatik, esperientzietara garraiatzen ari da eta berrikuntza kasu askotan hontan oinarritzen hasi da. Estrategiak, erabiltzaileen beharrizanak modu eraginkor eta sakonago batean lantzea ahalbideratzen du eta lotura emozional eraginkorragoa lortzen da. Ikerketa lan honetan esperientzien diseinua ardatz hartuta, zaborren sorrera eta kudeaketarekin lotuta dagoen arazoari soluzio bat aurkitu nahi zaio. Eta horretarako, esperientziak diseinatzeko metodologia bat erabili da. Artikulu honek, proiektuan erabili den diseinu prozesuaren analisi fasea deskribatzen du eta esperientzia diseinuaren metodologiaren baitan erabili diren pausu eta erramintak azaltzen ditu. Emaitza gisa, esperientzien diseinua ardatz duen prozesuak ekarri ditzazkeen aukerak eta pertsonen motibazio eta funtsezko beharrizanak aztertzearen garrantzia azaleratzen da.Item Robot-aren itxura estetikoak eta erabiltzaileen preferentziakApraiz Iriarte, Ainhoa; Aztiria Mendizabal, Ainhoa; Lasa Erle, GanixDatozen urteetan roboten eta pertsonen arteko bizikidetza handitzea espero da, eta ondorioz, beraien arteko interakzioa optimizatzea beharrezkoa izango da. Robotaren itxura estetikoa bere gaitasunen inguruko informazioa jasotzeko modurik ulergarriena da. Robot askok, pertsonekin hobeto interaktuatzeko itxura humanoidea izaten dute, era honetan pertsonen enpatia handitu egiten baita. Hala ere, robot humanoide hauen artean, estetika aldetik bi tendentzia aurki ditzakegu: itxura teknologikoa izaten dutenak eta pertsona itxura erreala dutenak. Pertsonen preferentzia inplizitua zein den jakiteko helburuarekin Asoziazio Inplizituen Testa (IAT) burutu da. Test honek pertsonen preferentziak ezagutzea ahalbidetu du, bai inplizituki eta baita esplizituki ere. Neurketa inplizituaren emaitzan giza itxurarekiko preferentzia nabarmendu da, eta, neurketa esplizituan, aldiz, itxura teknologikoarekiko preferentzia. Emaitzetan lortu den kontraesan honek etorkizuneko ikerketarako ildo interesgarriak azaleratzen ditu.