Browsing by Author "Larraza Mendiluze, Edurne"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Desberdin ikusten al dute informatika eta informatikaria 10-12 urteko neskek eta mutilek?Zurutuza Renom, Mikele; Larraza Mendiluze, Edurne; Arbelaitz Gallego, OlatzEzaguna da gaur egun teknologiarekin eta bereziki informatikarekin lotutako ikasketa eta lanbideetan dagoenemakume eskasia baina arrazoiak eta bokazioak noiz aldentzen diren ez dago argi. Gai horri argi printza batzukemateko asmoz, konputagailuen programazioa gaztetxoen artean zabaltzeko mundu mailan hedatu den Kode Or-dua oinarri hartuta, hiru urtez hainbat ikastetxetan 10-12 urte bitarteko gaztetxoen artean bildutako galdetegietakoerantzun eta marrazkien azterketa egin dugu lan honetan. Datu-meatzaritzako prozesu oso bat egin behar izandugu horretarako. Lortutako emaitzen artean nabarmendu nahiko genuke badirudiela gure inguruko 10-12 urtekoneskek oraindik hein handi batean ikusten dutela Informatikaria neska izan daitekeela, mutilek ordea, oro hargizonezkoak edo identifikatu ezinezko generoa duten gizakiak imajinatzen dituzte.Item Konputagailuen sarrera/irteeraren hezkuntza prozesurako hurbilpen berritzaile batLarraza Mendiluze, Edurne; Garay Vitoria, NestorArtikulu hau Informatikaren Hezkuntzaren Ikerketa (ingelesez, Computing Education Research CER)lerroaren barruan kokatzen da.Egindako ikerketan, zehazki, konputagailuaren sarrera/irteera (S/I)azpisistemaren hezkuntza prozesua aztertu da.Gaia lantzeko erabiltzen diren eredu nagusienak,Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) nola txertatu, teknologiari buruz i(ra)kasteko teknologiaberriztea, ebaluatzeko erabiltzen diren azterketak eta ikasleek prozesuaren bukaeran S/I nola ulertzenduten aztertu da ikerketan zehar. CER ikerketa lerroaren barruan konputagailuen arkitektura adarreaneta zehatzago S/I azpisistemaren inguruko azterketa bakarrenetako da. Dena den, bere espezifikotasu-naren barruan, bertan emandako hausnarketa beste edozein gairen hezkuntza prozesura eramangarriada, Informatikan nahiz beste edozein alorretan.